Gaztelekuetan eta Haurtxokoetan izena ematea

Presentzialki

Eskaera joan nahi den Gaztelekuan edo Haurtxokoan entregatu.
Gaztelekuen zerrenda

Haurtxokoen zerrenda

Tramitearen deskribapena

Gaztelekuak
Donostiako Gaztelekuetan, 12 eta 17 urte arteko gazteek aukera dute beren denbora libreaz beste modu batera gozatzeko. Horretarako, hainbat gune eta jarduera eskaintzen zaizkie. Informazio gehiago

Haurtxokoak
Eremu hauek 5 eta 11 urte arteko umeentzat dira, eta hainbat jarduera egin daitezke bertan. Informazio gehiago

Jarduera bereziak
Bai Gaztelekuetan bai Haurtxokoetan egiten diren jarduera berezietan parte hartzeko izena ematea.

Zeinek egin dezake eskaera

Gaztelekuak: 12 eta 17 urte arteko donostiar gazteak (Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrerakoak)
Haurtxokoak: 5 eta 11 urte arteko umeak (Haur Hezkuntzako azken mailatik Lehen Hezkuntzako 5. mailara

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Izena emateko orria bete, eta joan nahi den Gaztelekura edo Haurtxokora eraman behar da, betiere gurasoen baimenarekin.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Izena emateko orria betetzea.
  2. Izena emateko orria joan nahi den Gaztelekuan edo Haurtxokoan entregatzea.
  3. Datuak egiaztatzea eta izena eman dela baieztatzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli