Langile trukeak egitea administrazioen artean

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Karrerako bi funtzionarioren arteko trukea haien lanpostuak borondatez trukatzean datza, esku hartzen duten administrazioek aldez aurretik baimena emanda.

Zeinek egin dezake eskaera

Udaleko edo beste administrazio publiko bateko edozein funtzionario, Estatuko Funtzionario Zibilen Legeko 62. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen dituela betiere:
  1. Interesdunek zerbitzua emango duten lanpostuetan izaera bera mantentzea eta hornitzeko moduan bat etortzea.
  2. Trukea egin nahi duten funtzionarioek lanean eman dituzten urteak, hurrenez hurren, elkarrengandik bost urte baino gehiago ez desberdintzea.
  3. Eskatzaileen buruek edo idazkariordeek, hurrenez hurren, aurretiko txostena igortzea.
  4. Trukea baimendu eta hurrengo 10 urteetan ezingo zaio beste trukerik onartu ez interesdun bati, ez besteari.
  5. Ezingo da funtzionarioen arteko trukea onartu, bietako bati nahitaezko erretiroa hartzeko adina betetzeko 10 urte baino gutxiago geratzen zaizkionean.
  6. Trukeak bertan behera geratuko dira, onartu eta hurrengo bi urteen buruan trukatzaileetako batek borondatezko erretiroa hartzen badu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Trukea egiteko eskaera. Funtzionario eskatzaileak udaleko zer funtzionariorekin egin nahi duen trukea adieraziko du.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Beste administrazio bateko edo Donostiako Udaleko funtzionario batek trukea egiteko eskaera erregistratzea.
  2. Pertsonen Zuzendaritzak informazioa eskatuko dio trukearen eskatzaile edo hartzaileari dagokion administrazioari, trukea baimentzeko finkatutako lege baldintzak betetzen diren egiaztatzeko.
  3. Udalaren datu basean trukea egin nahi duen udal funtzionarioak horretarako baldintzak betetzen dituen egiaztatzea.
  4. Udal funtzionarioari dagokion zuzendaritzari eskatutako trukeari buruzko txostena eskatzea, eskaerari erantzuna eman diezaion.
  5. Eskatutako trukeari aldeko edo kontrako ebazpena ematea.
  6. Eskatzaileei eta beste administrazioari jakinarazpena egitea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli