TAO - Aparkatzeko baimena aldatzea

Tramitearen deskribapena

Eremu arautuan aparkatzeko baimena aldatzea hauetako arrazoi batengatik:
  • Helbide berria (*jarduerak ezik)
  • Matrikula berria
    *Jarduera ekonomikoa helbidez aldatzen bada: bajaren berri Mugikortasun Zuzendaritzari eman eta beste eskabide bat egin behar da.
OHARRA:
Gogorarazten da baimendutako ibilgailu egoiliarra identifikatzeko txartel fisikoa "TAO txartela" desagertu dela. Jada ez da beharrezkoa izango bereizgarria, eta beraz, EZ da beharrezkoa izango hura jasotzea edo itzultzea.

Zeinek egin dezake eskaera

Araututako eremuan aparkatzeko baimena duten pertsonek. Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Matrikula berriaren kasuan, eskatzailea ibiligailuaren jabea ez denean:

a) Ibilgailua leasingean edo errentan badauka:

  • Leasing edo errenta kontratuaren kopia.


b) Enpresak lagatako ibilgailua badauka:
  • Eskatzailearen eta enpresaren arteko lan harremana egiaztatzeko dokumentua.
  • Enpresaren baimena, ibilgailua berak bakarrik eta lanorduetatik kanpo erabili ahal izateko.


c) Jabeak gidabaimenik ez badu eta etxebizitza berean bizi bada: lehen mailako odolkidetasuna badute, senar-emazteak edo izatezko bikotekideak badira, edo gidaria jabearen legezko tutorea edo soldatapeko laguntzailea bada eta ibilgailuaren jabeari laguntzeko eginkizuna badu.
  • Ibilgailuaren jabearen baimena, ibilgailua erabili ahal izateko.
  • Familia liburua edo harremana egiaztatzeko beste dokumentu bat, kasuan kasukoa.


Oharrak:
  • Udalak eskubidea du edozein froga dokumental eskatzeko, eta/edo aparkatzeko bereizgarria eskuratzeko eskatzaileek aurkeztutako datuak egiazkoak direla ziurtatze aldera beharrezkoak diren egiaztapenak ofizioz egiteko.
  • Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
  3. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
  4. Baimenaren aldaketa ematea
  5. Tasa ordaintzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli