Biztanleen Udal Errolda: Agiria / Ziurtagiria

Telematikoki

Telefono bidez

Tramitearen deskribapena

Errolda agiria eskatzen zaio Udalari norbaitek Donostian zein helbidetan dagoen erroldatuta frogatu behar duenean.
Agiria lortzeko moduak:


Banakakoa:
    • Telematikoki: webgunetik momentuan deskargatzen da. Ezinbestekoa da egiaztagiri digital bat erabiltzea.
    • Autotramitazio makinetan: momentuan inprimatzen da.
    • Telefonoz: Udalinforen telefonoetan eskatu, 010 edo 943 481 000. Hurrengo egunean postaz bidaltzen da erroldan azaltzen den helbidera.
    • Udalinfo bulegoetan: hitzordua eskatu behar da. Momentuan egiten da

Etxebizitza batean inskribatutako pertsonak:
    • BAKARRIK Udalinfo bulegoetan: hitzordua eskatu behar da. Momentuan egiten da.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • Pertsona fisikoak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Telematikoki egiten bada: ziurtagiri digital bat izatea edo B@kq. Ikusi erlazionaturiko tramiteak atalean "Egiaztagiri digitala B@KQ"
  • Autotramitazio makinetan: NANa
  • Etxebizitzan erroldaturik dauden pertsonak: adin nagusiko kide guztien jatorrizko identifikazio dokumentuak. Dokumentu horien kopiak ekartzen badira (paperean edo digitalki), etxebizitza horretako adin nagusiko kide guztien baimen sinatua erantsi beharko da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Erregistro orokorraren bidez eskatuko dira ondoko erroldatze-ziurtagiri mota hauek, ezin baitira unean bertan eman:
  • Ziurtagiri historikoak, digitalizatu gabeko erregistroei dagozkienak (1986/04/01a baino lehenagokoak).
  • Idazkariaren eta alkatearen eskuzko sinadurak eskatzen dituzten ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek adopziorako izapideak egiteko eskatzen dira, esate baterako.

*Lanbidek DSBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) laguntzak izapidetzeko eskatzen duen etxebizitza bateko data batzuen artean bizi direnen ziurtagiriak administrazio horri zuzenean emango zaizkio, interesdunek udalean eskatu beharrik gabe.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli