Egoitza unitate soziosanitarioak

Presentzialki

Tramitearen deskribapena

Egoitza unitate soziosanitario bat ekipamendu espezifiko bat da, baliabide materialak eta giza baliabideak dituena (medikuak, erizainak eta zaintzaileak), gerontologia zentro bat baino gehiago dena. Ekipamendu ireki bat da, non behar sozial eta sanitarioak dituzten pertsonak bizi baitira, besteekin batera, eta jarduerak partekatzen baitituzte. Antzekoak dira antolaketa eta bizi estiloa hemen eta adineko pertsonen egoitza batean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

Aldi baterako eta zentro berean arreta sanitarioa eta sozial integratuak behar dituzten pertsonak. Arreta maila hori baliabide sanitarioaren eta baliabide sozialaren erdibideko bat da.
Ikusi baldintzak hemen

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Ikusi eskabidea eta dokumentazioa hemen

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
  4. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  6. Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
  7. Eskabidea baliabidearen sarbiderako itxaron zerrendan sartzea, hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Egoitza soziosanitarioetako egonaldiak osasun sistemako edo gizarte sistemako profesionalek sustatu ditzakete, interesatua ados egonez gero (edo legezko ordezkaria edo izatezko jagolea).
Argibide gehiago

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli