Langabetuentzako doako euskara ikastaroak

Telematikoki

Presentzialki

Euskara Zerbitzuan
  • Konstituzio plaza, 2

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Tramitearen deskribapena

Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta

Zeinek egin dezake eskaera

Donostian erroldatuta dagoen edozein langabetuk.
Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

2023/12/04 - 2024/01/08

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko dokumentazioa

  • Langabezian egotearen egiaztagiria, LANBIDEk emandako Izen ematearen aldiei buruzko txostena izeneko idazkia.
  • Aurreko ikasturtean edo udan gainditutako euskara maila egiaztatzen duen agiria (data hauetan ikastaroetan aritu direnen kasuan).

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Izena eman
  2. Baldintzak egiaztatu
  3. Matrikula egiterakoan zenbakia eman
  4. Euskara maila ezagutzeko mailaketa froga egin aureko urtean ikasten aritu ez bada
  5. Denentzako lekurik ez badago zozketa egingo da

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

  • Ikastaroak presentzialak izango dira.
  • Matrikulatzerakoan ikasle bakoitzari matrikulazio zenbaki bat emango zaio eta honen bidez eskolatzeko lehentasunak ezarriko dira maila bereko ikasleen artean.
  • Euskara maila ezagutzeko mailaketa froga egin beharko da ikastaroa hasi aurretik. Aurreko ikasturtean euskara ikasten aritu direnek ez dute egin beharrik izango.
  • Ikastaldeak euskara mailaren arabera osatuko dira eta ikaslea dagokion euskaltegian eskolatuko da. Hau da, ezingo du euskaltegia aukeratu.
  • Asistentzia derrigorrezkoa izango da eta bi egunetan ikaslea ez bada eskoletara joaten ikastaroetara joateko eskubidea galduko du. Baja bat onartutzat emango da honako egoerak gertatzen badira: gaixotasuna edo lana aurkitzea. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da Euskaltegian.
  • Baja bat ematen denean, itxaron zerrendan dagoen lehen pertsonak hartuko du parte ikastaroan, betiere, ikastaro horren maila baldin badu, ikastaroaren hasieran egindako mailaketa frogaren arabera eta baja ikastaroaren zein momentutan gertatu den kontuan izanda.
  • Ikusi euskaltegiak hemen

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli