Gizartetik baztertutako pertsonentzako eguneko zentroa (HESTIA)

Presentzialki

Ondarreta ps. 26

Telefono bidez

Hestia: 943 467 967
SMUS: 943 483 849

Tramitearen deskribapena

Etxerik gabeko pertsonak egunez artatzeko zerbitzu bat da. Pertsona horiei elkartzeko leku bat eskaintzea du helburu, kalean egon ez daitezen. Etxegabeen bizi kalitatea eta autonomia pertsonala nahiz soziala hobetu nahi da, haien bazterketa egoera ahal den neurrian arintzeko.
Zerbitzua egunero dago zabalik, bai eta asteburu eta jai egunetan ere.


Hiru jardun esparru ditu:
  • Lokala: jarduerak egin ohi diren lekua.
  • Kalea: zerbitzuko langileak kalean ikusten dituzten etxegabeengana joaten dira, eta eskura dituzten baliabideez hitz egiten diete.
  • Gune komunitarioak: komunitate ekipamenduak erabiltzen dira banakako edo taldekako jarduerak egiteko.

Ordutegia:
  • 10:00-12:30 y 14:00-19:00 astelehen, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan.
  • 10:00-14:00. astearte eta ostegunetan.

Helbidea: Ondarreta ps. 26

Zeinek egin dezake eskaera

  • Gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan egotea
  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
Adingabeek ezingo dute zerbitzua erabili, udaleko gizarte zerbitzuek baimendutako ezohiko egoeratan izan ezik.
Zerbitzua zuzenean erabili daiteke; ez da beharrezkoa aurrez udaleko Gizarte Zerbitzuetara jotzea.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Hasiera batean, ez da inolako agiririk aurkeztu behar. Beharrezkoa bada, zer agiri aurkeztu behar diren jakinaraziko da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Pertsonak Hestiara jotzen du zuzenean.
  2. Zerbitzuko langileek harrera egiten diote.
  3. Jarduerak antolatzen dira lokalean eta beste komunitate baliabideetan: garbitasun eta higiene pertsonala, kirol, aisia eta entretenimenduko jarduerak, beste baliabide soziokomunitario batzuetara laguntzea, beste baliabide batzuei buruzko informazioa eta orientazioa….
  4. Esku-hartze plan bat prestatzen da, Gizarte Ongizateko Alorrean kasuaz arduratzen den Gizarte Langilearekin.
  5. Gizarte Zerbitzuek eta Hestia zentroko langileek jarraipen eta koordinazio lanak egiten dituzte.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli