Hauteskundeak: hautesle errolda kontsultatzea eta hari erreklamatzea

Telematikoki

Formularioa erabilgarri dago bakarrik hauteskunde zerrenden jendaurreko alditik hausteskundeen egunera arte.

Hasi

Telefono bidez

Hautesle Errolda kontsultatzeko: Udal!nfo telefonoak

Tramitearen deskribapena

Hautesle erroldan edozein aldaketa egiteko Donostiako Udalera jo eta dagokion aldaketa izapidea egin behar da biztanleen erroldan.
Biztanleen erroldan egindako aldaketak Hautesle Erroldaren Bulegoari jakinarazten zaizkio eguneraketak egin ditzan.
Hauteskunde prozesu bakoitzerako, Donostiako Udalak aukera emango dio norbanakoari hautesle errolda kontsultatzeko, datuak egiazta ditzan.

Zeinek egin dezake eskaera

  • 18 urtetik gorakoak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Erreklamazioa hauteskunde deialdi bati dagokion hautesle errolda jendaurrean ikusgai jartzeko epean egiten bada, erreklamazioa jaso ahal izateko egiaztagiria (NAN, bizileku txartela edo pasaportea) aurkeztu beharko da.
  • Aldaketak egiaztatzen dituen dokumentazioa.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Hautesle erroldan kontsulta egiteko datuak aurkeztea
  2. Kontsulta egitea
  3. Aldaketak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztea
  4. Udalak emandako dokumentazioa egiaztatzea
  5. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  6. Interesdunarentzat frogagiria igortzea
  7. Erreklamazioa Hautesle Erroldaren Bulegoari igortzea, identifikazio dokumentuaren kopiarekin batera

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

*Hauteskunde prozesu bakoitzean indarrean egongo den hautesle errolda deialdiaren dataren aurreko hilabeteko lehen egunean itxitakoa izango da.
*Deialdi jakin baterako hautesle errolda jendaurrean ikusgai jartzeko epean, erreklamazioak Hautesle Erroldaren Bulegoan ere aurkeztu ahal izango dira: Jose Maria Soroa kalea, 23 (Gros).

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli