Bizilekua adineko pertsona autonomoentzat eta 1 mendekotasun maila dutenentzat

Telematikoki

Presentzialki

Tramitearen deskribapena

Baldintza egokietan bizitzeko, etxe birkokapen bat beharrezkoa duten 60 urtez gorako adineko autonomoentzako bizilekua, mantenua eta/edo arreta eskaintzeko balio duten baliabideak dira. Egoera horretan egotearen arrazoiak ugariak izan daitezke: bizilekurik ez egotea, elkarbizitzako gatazka larri eta eutsiezin batean egotea edo ohiko bizilekuaren baldintza fisikoak oso egoera txarrean egotea.
Bizileku alternatibo horien tipologia honako hau da:
  • Apartamentu sozialak eta etxebizitza komunitarioak.
  • Egoitza ekipamendua.

Zeinek egin dezake eskaera

60 urte beteak izatea eskaera egiteko orduan, haren legezko ordezkariak ere eska dezake.
  • Azken bi urteetan, gutxienez, Donostian erroldaturik egotea edo, azken hamar urtean, guztira 8 urtean Donostian erroldaturik egon izana frogatzea.
  • Adineko pertsona autonomotzat joa izatea, organo eskudunak ezarritako balorazio eskalaren arabera.
  • Osasun erakundeetara maiz eramatea nahiz osasun publikoko neurriak hartzea eskatzen ez duen osasun egoeran egotea.
  • Bizilekuko elkarbizitzarako oztopo larria izan daitekeen jokabide arazorik ez izatea.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Osasun txartela
  • Osasun-egoerari buruzko medikuaren txosten eguneratua (gizarte langileak edo dagokion baliabidearen arduradunek garrantzitsutzat jotzen badute).
  • Banaketa edo dibortzio demanda edo sententzia, edo, hura ez balego, doako justizia izateko eskabidea.
  • Hitzarmen arautzailea edo, hura ez balego, doako justizia izateko eskabidea.
  • EZGAITASUNA: Jagoletzaren, zaintzaren edo tutoretzaren egiaztagiria.
  • Egoera ekonomikoari buruzko datuak:
    • Lan kontratuak
    • Nominak
    • Autonomo erregimenean lan egiten duten pertsonak: ez badago errenta aitorpenik edo ez badu pertsonaren egungo egoera islatzen, bai pertsona horren jarduerak jarraitutasunik ez duelako bai pertsona horren diru-sarrerak egonkorrak ez direlako, azken hiru hilabeteetako batez besteko diru-sarrera garbiei buruzko zinpeko deklarazioa aurkeztu behar da.
    • Pentsio egiaztagiria, GSINekoak ez direnak (Atzerrikoak, BGAE, eta abar)
    • Mantenu pentsioa eta/edo pentsio konpentsatzailea kobratu izanaren frogagiria.
    • Mantenu pentsioa eta/edo pentsio konpentsatzailea ordaindu izanaren frogagiria.
    • Errentamenduetatik datozen diru sarrerak edozein modalitatetan, kontratutan edo ordainagiritan.
    • Titulu eta bankuko kontu guztien saldoaren eta interesen ziurtagiria (aurreko urteko abenduaren 31koa). Ziurtagirien ordez libreten fotokopiak aurkezten badira, libreten lehen orria ere aurkeztu behar da, libreta bakoitzaren titularra nor den jakiteko.
    • Ezarritako prezioaren hileko ehunekoa ordaintzeko erabiliko den banketxearen izena eta kontu korrontearen zenbakia.
  • Udaleko Gizarte Zerbitzuen iritziz interesekoa den edozein dokumentazio.

*Pertsona eskatzaileak ez badu bere egoera balioestea nahi edo ez badu egoera hori behar bezala frogatzen, ulertuko da uko egiten diola bere egoera ekonomikoa itxaron zerrenda eratzen duen baremoan aintzat hartzeari. Horrenbestez, behartuta egongo da zerbitzuaren ezarritako kostu osoa ordaintzera.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Itxaron zerrenda dago baliabide honetara sarbidea izateko.

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, pertsona horren egoerari buruzko azterketa egiteko premien azterketa bat egiteko elkarrizketen eta etxera egindako bisiten bidez. Zehazki, eguneroko bizitzako jarduerak egin ahal izateko eskura zer laguntza dituen aztertuko da, bai eta bizilekuak denboran zer erabilgarritasun duen eta zein den pertsonaren elkarbizitza egoera eta zer laguntza mota dituen ere.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Txosten-proposamena egitea (baliabidea eskuratzeko arrazoia, eskatzailearen inguruabar pertsonalak, familiarrak eta sozialak, eta, hala badagokio, eskatzailearen bizikidetza unitatearen inguruabarrak, pertsonaren borondate espresa edo haren legezko ordezkariarena).
  6. Eskabidea balioestea.
  7. Onartzeko edo ez onartzeko ebazpena ematea.
  8. Pertsona interesdunari jakinaraztea.
  9. Eskabidea baliabidearen sarbiderako itxaron zerrendan sartzea, hala badagokio.
  10. Dagokion zentroan sartu baino lehenagoko bisita egitea.
  11. Pertsona dagokion zentroan hartzea.
  12. Enpresak zerbitzuengatiko hileroko faktura egitea.
  13. Adinekoak eta Ezgaitasunak Zerbitzua programaren arduradunak jarraipena egitea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Apartamentu sozialak: pertsona autonomoen bizitza aurrera eramateko oinarrizko zerbitzuak eta espazioak eskaintzen dituzten lagun bakarrarentzako edo bi lagunentzako etxebizitzak dira.

Etxebizitza komunitarioak: adinekoak berak erabiltzeko logela bat eta bertan bizi diren gainerakoekin batera erabiltzeko beste hainbat espazio komunez (jangela, egongela eta bainugela) osatutako bizilekuak dira.

Bietan, hiru motako zerbitzuak eskaintzen dituzte:
  • Oinarrizkoak: bizilekua; kontrola eta tutoretza, espazio komunen garbiketa, segurtasuna, eta abar.
  • Aukeran: mantenua.
  • Poliki-poliki autonomia galtzen duten neurrian honako hau emango zaie: etxeko lanetarako eta norberaren zaintzarako laguntza.

Egoitza ekipamendua: Intentsitate maila bateko tutoretzaren eta laguntza teknikoaren premian dauden adineko pertsona autonomoei bizilekua eskaintzen die. Zerbitzu hauek ematen dira: Bizilekua (egonaldia eta mantenua), zaintza pertsonala, kontrola eta babesa, osasuna zaintzea eta familiartekoei laguntzea.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli