Datuen babesa

LANGILEAK


Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea:

Udalaren zerbitzura dauden langileen datuak kudeatzea eta kontrolatzea, honako hauek barne: ordainsariak, baimenak eta oporrak, bateraezintasunak, ordutegi-kontrola, hautaketa-prozesuak eta lanpostuak betetzeko prozesuak, ordu sindikalen kudeaketa, ordutegi-kontrola, lan-absentismoa, bajak, erretiroak eta lan-bizitzako gainerako gorabeherak.

Gordetzeko epeak:

Kontserbazio iraunkorra: 003 Kodea (Langileen espedientea) 005 Kodea (Erretiratzearen espedientea) 008 Kodea (Funtzionario eta langileen diziplina-espedienteak) 014 Kodea (Zerbitzu ematearen espedientea) 016 Kodea (Nominen zerrenda) TRADUCIR LO QUE FALTA

Legitimazioa

DBEOren 6.1.b) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunak hala eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko. DBEOren 6.1.c) artikulua: tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren ardunadunari aplikatu beharreko legezko betebehar bat betetzeko. Batzuetan, baimena beharko da jarduketak egiteko, DBEOren 6.1 a) artikuluaren arabera: eragindako pertsonen baimena. - 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. - 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoari buruzkoa. - 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. - 315/1964 Dekretua, otsailaren 7koa, Estatuko Funtzionario Zibilen Lege Artikulatua onartzen duena. - 1952ko maiatzaren 30eko Dekretua, Toki Administrazioko Funtzionarioen Araudiaren testua onartzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.