Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Etxegintza



Udalaren antolaketaren barruan, Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoa arduratzen da Donostiako Udalaren etxebizitza-politika gauzatzeaz.
Erakundearen eginkizun nagusiak honako hauek dira: babes publikoko etxebizitzen eta bestelako babes-figuren (zuzkidura-apartamentuak, gazteentzako eta adinekoentzako apartamentuak) sustapena eta esleipena; errentamendu-erregimeneko udal-etxebizitzen kudeaketa; eta hutsik dauden etxebizitza pribatuen alokairua sustatzea, Alokabide programaren bitartez.

Kokapena eta ordutegiak:
Helbidea: San Martzial kalea, 2. 20005 DONOSTIA/SAN SEBASTIAN. Mapa
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Telefono orokorrak: 943 48 17 65 / 943 48 11 94
Faxa: 943 32 79 20
Emaila: etxegintza@donostia.eus

Alokabide telefonoak: 943 48 10 40 / 943 48 17 51
Fax: 943 32 79 20
Emaila: alokabide@donostia.eus

Aurretik hitzordua:

div class="imagen_i">Aurre hitzordurako QR kodea
Etxegintzan, osasun-krisia dela-eta aurrez aurrekoak ez diren bideak indartzeko, eta gure zerbitzuaren izapideak arintzeko, QR sistema bat aktibatu dugu, edo erantzun azkarreko kode bat, modu azkar, erraz eta eskuragarrian, herritarrei aukera ematen diena aldez aurretik hitzordua lortzeko beren gailu mugikorraren bidez.

Kode horrek gure webguneko formulario interaktibora eramango zaitu (www.donostia.eus/etxegintza), eta bertan automatikoki formalizatu ahal izango duzu zure hitzordu pertsonalizatua.