Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Etxebizitzak trukatzea


Azalera-eskubideko erregimeneko etxebizitza babestu baten titularra bazara eta beste babespeko eta erregimen bereko etxebizitza batekin ordeztu nahi baduzu, zure familia-premietara ez delako egokitzen edota laneko arrazoiak edo arrazoi pertsonalak direla medio, Etxebidek kudeatzen duen BPE trukatzeko poltsara jo dezakezu.

Poltsa horretan parte hartzeko berdin dio etxebizitza udaleko edo autonomia-erkidegoko zozketa batean lortu ote zenuen, izan ere, etxebizitza babespekoa baldin bada trukatzea posible izango baita..