Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gorabehera bat da


Etxebizitzan zein eraikineko eremu komunetan sortutako akats teknikoak. Gorabehera motaren arabera, Etxebizitzako Enpresa Erakunde Publikoak, Donostiako Etxegintzak, edo errentariak, konponduko du.


Gorabehera-motak


Alokairuaren hasieran (lehenengo 3 hilabeteetan)


Errentariak Donostiako Etxegintzari jakinarazi beharko dio etxebizitzan ikusten duen eta errentariak eragin ez duen edozein kalte.

Alokairuko 3 hilabetetik gora


Errentariaren ardurapeko konponketak:
  • Etxebizitza osatzen duten elementuak mantentzea.
  • Alokatutako elementuen higadurak eta erabilera arruntak eragindako kalteak
  • Maizterrak berak eragindako beste edozein kalte
  • Beste kasu berezi batzuk
Kasu horietan ez da gorabeherarik erregistratu beharko.


Erakundearen ardurapeko konponketak:
  • Hasiera batean, instalazio komunetatik datozen matxurak edo gabeziak.
  • Adibideak: ur berorik edo berogailurik eza, arazo elektrikoak, ur-ihesak edo buxadurak hodi orokorretan, sute-alarmak zarata eginez, arazoak garajeko ateekin, igarotzeko ateekin, eremu komunetako edo atariko ateetako leihoekin, matxuratutako igogailuekin, etab.
    Kasu horietan, gorabehera erregistratu beharko da.


Nola jakinarazi gorabehera bat