ETRS89ko koordenatu planimetrikoak ED50 Erreferentzia Sistemaren eta ETRS89ren arteko Helmert 2D eraldaketaren emaitza dira, kalkulu horretarako 704 puntu erabiliz DOUSren lehen fasean GPSarekin behatu ziren oinarrien artean. Parametroen kalkulua osatzen duten jatorrizko koordenatuen eta eraldatutako koordenatuen artean lortutako batez besteko errore koadratikoa 0.003 metrokoa da.
Kota (z) Alacanteko bataz besteko itsas mailarekiko altimetria ortometrikoa da, REDNAP08 esparruan oinarrituta. REDNAP08 kota hau, Gipuzkoako Azpiegitura Geodesikoko NAP nibelazio sarean oinarritutako nibelazioarekin edo bi esparru altimetrikoen arteko -0.036m bataz besteko diferenzia aplikatuz kalkulatu da.