Inprimatu

Whatsapp ikonoa

Kontxa pasealekuaren argazkia

KONTXA PASEALEKUA


Alderdi Ederren eta Miramar parkearen artean den lorategi-pasealeku honek badiaren puska on bat inguratzen du, eta leku aproposa da paseo eder bat egiteko, oinez edo bizikletaz.

Milazken artean sakabanatuta diren bankuetatik, berriz, ikuspegi bikaina dago Santa Klara aldera, itsasoaren urdinean den uharte aldera. 1916an Juan Rafael Alday arkitektoak sortu eta aspaldian hiriaren ikur den baranda dotorearen beheko aldean Kontxako hondartza dugu. Jende asko biltzen den hondartza da. Bi obelisko ditu sarreran, alde batean bat eta bestean bestea. Barometroa du batek eta erlojua besteak.

Pasealekuaren mutur batean, Cervantes plazako lorategiak daude, On Kixoteren eta Santxoren eskultura buru dutela. Lorenzo Coullaut Valerak egina da hura, eta orain dela gutxi, Zigor Garciak egindako brontzezko altxagarri bat ere jarri diote, Kantauri itsasoan diren aniztasunaren alegoria egiten duena.

Eta hondartzaren ertzean den La Perla talasoterapiazentroak, berriz, etengabe gogorarazten digu Isabel II.ak zergatik aukeratu zuen Donostia bainu hiri izateko.


Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin
Salgai Donostia Turismoan eta Cristina Eneako informazio gunean