Lekua: Bidebieta Azalera: 5.900 metro koadro Autobus lineak: 14
Hiriko auzo jendetsuenetako batean egon arren, parke lasai honetan baretasun eta patxada arnasten da. Erdiko eremua, soildua eta belarrizko alfonbra berde batek tapizatua, obalo zabal bat egiten duen pasealeku lau batek inguratzen du. Bertan atseginez atseden hartzeko bankuak aurki daitezke, elkarren artetik metro gutxiko distantzian.
Parkearen bi aldetara elkarren parean hazten diren bi pinu gorri lirainak elkarri beha daudela dirudi, sorgor, solasaldi begetal mutu batean. Hegaletako batean, xarmen lerrokadura bateko hostotzak freskura xuxurlaria ematen du. Beste hegalean, aldiz, banbu masa trinko batek ekialdeko joritasun kutsu bat ematen dio multzoari.
Antzina, egun parkeak hartzen dituen lurretan tiro-zelai bat lekutu zen, Gerra Zibilean matxinatuak hiria hartu ondotik izan ziren fusilamenduen agertoki.