Inprimatu

Whatsapp ikonoa

ONDARRETA LORATEGIAK


Servicios - KomunakFuente - Iturria Juegos infantiles - JolastokiaVistas - Ikuspegia


Lekua: Antiguo
Azalera: 18.332 metro koadro
Autobus lineak: 16, 24, 25, 27, 31

Ondarretako hondartzaren luzera guztia hartzen dute, eta parterre geometriko batzuez osatuta daude, erdian den pasealeku baten inguruan simetriko jarrita haiek. Hala, tartean-tartean, pasealekua zabaldu eta biribilgune batzuk sortzen dira lorategietan. Parterreak landarehesi batzuk dituzte itsasoaren brisatik babesteko.

Belardiak ondo zedarrituta daude, burdin batzuk saskiak egiteko eran elkarri lotuta egindako apaingarri batzuen bidez, eta kolore biziko landare sailak eta drakaena eta palmondo multzoak dituzte. Bide eta hiribideetan sakabanatuta, banku eta iturri artean, ia bostehun milazka ditugu, beren enbor bihurritu eta adar malgu horiekin.

Erdiko biribilgunean, arte hostozabalen multzo batek inguratuta, Maria Kristina erreginaren monumentua dago. Brontzezko estatua da, marmol zurizko altxagarri sendo baten gainean jarria, 1924an Alderdi Ederren zen Mendeurreneko eskultura-multzotik hara aldatua.

Igeldoko hegaletatik gertu, Teniseko Errege Klubaren ondoan, Zeharki pieza dago, Jose Ramon Andak egina. 1982an Donostiako Eskulturako Biurteko Saria irabazi zuen pieza hark.


Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin
Salgai Donostia Turismoan eta Cristina Eneako informazio gunean



Txirrindularia Ondarretako bidegorrian Ondarretako hondartza eta lorategien ikuspegia