Inprimatu

Whatsapp ikonoa

ERREGINA ERREGEORDEA PARKEA


Edificios - Eraikuntzak Fuente - IturriaServicios - Komunak


Lekua: Alde zaharra / Erdialdea
Azalera: 2.950 metro koadro
Autobus lineak: 5, 8, 9, 13, 16, 25, 26, 28, 29

Erregina Erregeordea parkearen argazkia
Oinezkoentzako gune handi bat da, hiriko alde erromantikoa eta Parte Zaharra lotzen dituena. Erregina Erregenteko lorategiekin du segida naturala. Hangoak ere badu urmaela, eta harrizko eskailera batzuk erdialdea igotzeko, goraxeago baita hura.

Bulebarrean natural-natural elkartzen dira parterreak apaintzen dituzten lore-multzoen koloreak eta zuhaitz hostozabalen itzala, eta oso toki lasaia eratzen dute bien artean, eguneroko bizitasunaren aldean txoke egiten duen toki lasaia. Garai batean Kasino Handia izan zena, Udaletxea - Tour birtuala- dugu gaur, eta haren aurreko aldean dugu musikako kioskoa ere, estilo modernistakoa, zuhaixka apaingarriz inguratua.

Hiribide honen izena euskarazko ‘bastioi’ frantsesera hitzez hitz itzultzetik dator; izan ere, toki horretan baitzen garai batean hiria inguratzen zuen harresia. Hala, Bretxako azokaren aurreko aldeko zoruan, lauza gorrixka batzuk daude jarrita, gotorlekua non zen adierazteko. Eta oraindik ere ikus daitezke haren oinarriak lur azpiko aparkalekuaren barruan.


Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin
Salgai Donostia Turismoan eta Cristina Eneako informazio gunean