Inprimatu

Whatsapp ikonoa

CRISTINA ENEAKO PARKEA


Edificios - EraikuntzakEstanque - AintziraFuente - Iturria Juegos infantiles - Jolastokia Servicios - KomunakVistas - Ikuspegia


Lekua: Egia, Loiolako erriberak, Amara
Azalera: 94.960 metro koadro
Ordutegia: 06:30 – 22:30
Autobus linea:
9, 17, 24, 26, 27, 37, 41

Gladisenea Parkeko argazkia

Hiriko parke jendetsuenetako bat da, zalantzarik gabe, izan ere, hiru auzo populatu batzen diren gunea da eta, gainera, edertasun bukolikoa du eta lorategi historikoen lilura erromantikoa.

Espazio Urumea ibaiaren azken meandroak konfiguratzen duen penintsulan lekutzen da, Mandasko Dukeen onibar pribatua izan zen lekuan, hil ostean hiriari dohaintzan eman zitzaiolarik. Berez, parkearen izena bera Cristina Brunetti dukesaren omenaldia da. Lorategiak Pierre Ducasse lorezain prestigiotsuak diseinatu zituen, zuhaitz exotikoak gaineratuz, esate baterako, ginkgoa, sekuoia edo Libano zedroa, garai hartan ohikoa ez zena.

Gaur egun, atseginez osteratxoan ibiltzeko bide zabalak ditu, belardi handiekin eta zuhaiztiekin txandakatzen diren aisialdirako guneekin gozatuz. Urumea ibaiertzean ur-bazterreko landaredia duen baso bat hedatzen da, ongi zaindua. Bertako urmaelean, forma puruak dituena, beltxarga eta ahateak alaiki ibili ohi dira plisti-plasta egiten, jauregiaren ingurumarian paumak beren lumadura koloretsua erakusten duten bitartean.


Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin
Salgai Donostia Turismoan eta Cristina Eneako informazio gunean




Cristina Enea parkeko fauna  Cristina Enea parkeko aintzira Cristina Enea parkean zuhaiztia

Kristina Enea parkeko bidexka baten argazkia