Inprimatu

Whatsapp ikonoa

AIETE PARKEA


Edificios - EraikuntzakEstanque - AintziraServicios - Komunak Juegos infantiles - JolastokiaFuente - IturriaVistas - Ikuspegia


Lekua: Aiete
Azalera: 80.777 metro koadro
Ordutegia: 8:00 - 21:00
Autobus lineak:
19, 23, 24, 27, 31, 32, 35, 36

Aiete parkearen argazkia


Hiriko zona garaietako batean kokatuta, Aieteko jauregiaren inguruko lorategietan guztiak edertasun natural barea inspiratzen du. Hiriko beste parke historiko batzuk bezalaxe, hau ere Pierre Ducassek diseinatu zuen XIX. mendearen amaieran, kasu honetan, Baileneko Dukeen enkarguz.

Eremuan zuhaitz bilduma aberasgarria dago ikusgai, ehun espezie eta barietate ezberdin baino gehiagorekin, horietako zenbait egiaz bitxiak. Goialdean urmaela dago, non beltxargek dotoreziaz egiten baitute igeri dortokek eguzkipean lo kuluxka egiten duten bitartean.

Bertatik errekasto bat sortzen da haitzulo artifizialaren gainean turrusta bilakatzen dena, eta ibar batetik beherantz jarraitzen du, ur bilduak eta ur-jauzi txikiak eratuz. Lorategiek inspirazio erromantikoa ageri dute argi eta garbi, eta larreen artean sakabanatutako lore multzoz horniturik daude, bizitzaren ikuskeran esertzeko aproposak.

Onibarrean, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea hartzen duen jauregi neoklasikoa ez ezik, kultura erabilerara bideratutako beste hainbat eraikin daude.


Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin
Salgai Donostia Turismoan eta Cristina Eneako informazio gunean