Inprimatu

Whatsapp ikonoa

ULIA PARKEA


Edificios - Eraikuntzak Fuente - Iturria Juegos infantiles - JolastokiaVistas - Ikuspegia


Lekua:
Gros, Bidebieta
Azalera:
318.249 metros cuadrados
Autobus lineak:
13, 14, 24, 27,33

Ulia parkearen argazkia

Donostiako hiria alboan dagoen Pasaiako udalerriarekin lotzen duen espazio natural handi bat da, eta baitaratzen dituen ekosistemen balio handia dela medio, Natura Sarea 2000 izenekoan barneratzen da.

Itsasora irekitako itsaslabar ikusgarriak zuhaitz masa trinko eta zelaiguneekin uztartzen dira bertan, bertako bide sare zabalari esker disfruta daitekeena, Done Jakueko iparraldeko bidearen kostaldeko xendra barne.

Goialdean gailur horri hainbat garai historikotan erabileraren aztarna ugari aurki daitezke. Harkaitz arrokatsuak hura bale ehizarako talaia modura erabili izanaren lekuko dira, aztarna militar ezberdinak dagoeneko ahantziak dauden gatazken froga dira, eta oraindik erraz antzeman daitezke Ulia goi mailako klaseetako jendearentzat belle époque garaian zehar aisialdirako gune kuttun bilakatu zuten elementuak.

Bertako ondare natural eta kulturalaz gain, mendi horrek Donostiaren ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu, non Urgulleko gailurra, Santa Klara uhartea eta Igeldo mendia lerrokatu egiten diren eta badirudien erliebe menditsu bakarrean batzen direla.


Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin
Salgai Donostia Turismoan eta Cristina Eneako informazio gunean


Donostiako argazkia Uliatik