Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Igeldon baso suteen ariskuari aurre egiteko UDAL EKINTZA PLANA

Igeldo auzoan baso suteen arriskuak edo egoerak sortuko lituzkeen larrialdi egoerei aurre egiteko gauzatu behar diren udal jardunak biltzen ditu Igeldoko BSUEPk. BSUEPn zehaztuta daude hainbat prebentzio neurri, jardueren plangintza, alerta sistemak eta, amaitzeko, esku hartzeko prozedurak.

Hala, laburbilduz, Planak 3 FASE ezartzen ditu:

1. Alerta fasea: sute arriskua. Zer egin daiteke baso sutea prebenitzeko?
  • LAEMZ-Euskalmeten abisua jasotzen da
    Ez dago suterik piztuta, baina, baldintzei erreparatuta, piztu liteke.
  • Prebentzio neurriak ezartzen dira: herritarrei abisua ematea, erreketak debekatzea, jarraipena egitea, zaintza egitea...

2. Larrialdi fasea: sutea piztuta. Zer egin behar da baso sutea piztuz gero? ]
Sutearen mailaren edo arriskugarritasunaren arabera zehazten dira esku hartzeko neurriak.

Igeldoko mapa arriskugarritasun-mailaren araberako zonatan banatuta


Igeldo 3 esku hartze eremutan zatituta dago:
  1. Mendizorrotz: bizilagun ebakuatuak biltzeko gunea: Pilotalekua.
  2. Igeldoko Herria: bizilagun ebakuatuak biltzeko gunea: Pilotalekua.
  3. Buenavista: bizilagun ebakuatuak biltzeko gunea: Buenavistako Parking-a

3. Leheneratze fasea: sutearen amaiera.

Egoera leheneratzeko eta normaltasuna berrezartzeko neurriak ezartzen dira.

Harpidetu alerta sistemetara
Eskuratu Planaren informazio guztia PDF formatuan