Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Premiazko ostatua emateko bitartekoak



Gizarte Ongizateko Departamentuak kalean lo egiten duten norbanakoak artatzeko premiazko protokolo bat prestatu du, non zehaztuta dagoen zer bitarteko erabil daitezkeen neguko klima muturrekoaren ondoriozko gizarte premia bat antzemanez gero.

Larrialdietako gizarte zerbitzuak erabiltzeko kudeaketa GIZARTE LARRIALDIETAKO 24 orduko UDAL ZERBITZUAREN (GLUZ) bidez bideratuko da, Udaltzaingoak edo SOS DEIAK zerbitzuak aldez aurretik aktibatuta.

Neguko zerbitzuak harrerarako hiru baliabide dauzka (horietako bakoitza arduratzen da bere sarrera sistema arautzeaz), eta egoera berezietarako protokolo bat. Honako hauek ditu:
  1. Gizarte Harrerarako Udal Zentroa (40 plaza)
  2. Neguko Aterpea (40 plaza)
  3. Ate Irekien Zerbitzua (plaza kopuru zehaztugabea)