Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Planaren fase nabarmenenak


Miramar Jauregiaren argazkia elurrez beteta

FASE HORIA: AURREALERTA


Tenperatura baxuak (izotza) eta kota baxuetan (0-300 m) elurra iragartzen denean aktibatuko da, eta egoera lehengoratu arte edo hurrengo fasea (FASE LARANJA) martxan jarri arte mantenduko da.

Abisu hau definituko duten atalaseek ez dute zerikusirik soilik irizpide klimatologikoekin; aitzitik, kontuan hartuko dira ere kale eta errepideetan neguko garbiketa erraztea xede duten irizpideak, garbiketa horrek ahalik eta eraginik txikiena izan dezan gizartean.

Elurrik edo izotzik izanez gero zuzenean erabil dezaten, gatza banatuko da

FASE LARANJA: ALERTA.


Planaren Zuzendaritzak fase hau abiarazten du elur kota 0-100 metrotan (itsas maila) izango dela ohartaraziz gero, aurretik fase horia eta hari dagozkion ekintzak indarrean egonik.

Hirian lehentasunezkotzat hartzen diren lekuetan barreiatuko da gatza, dela bideak, sarbideak eta herritarrak mugitu ahal izateko behar-beharrezkoak diren aldeak izateagatik:
  1. Ospitaleetara, Miramonera eta Zorroagara iristeko bideak.
  2. Osasun zentroetara iristeko aldapak: Pakea, Pilar, Quirón.
  3. Goiko auzoak: Altza, Aiete, Igeldo, Ulia.
  4. Aldapak: Aizkorri, Aldapa, Aldakonea, Bidebieta, Errondo, EUTG, Guardaplata,Konkorrenea, Lizardi, Erribera, Zuatzu.
  5. Oinezkoentzako igarobideak: Loiolako Erribera, Federico García Lorca, Añorga,Nanogune, Zubiaurre, Jolastokieta.
  6. Zubiak (espaloiak): Erreala, Agirre Lehendakaria, Mundaiz, Maria Cristina, SantaKatalina eta Zurriola.
  7. Garraio publikoaren geltokiak dituzten espaloi aldeak.
  8. Osasun Zentro, zentro publiko, tren geltoki eta abarretatik hurbil dauden espaloi aldeak

FASE GORRIA: LARRIALDIA


Planaren zuzendariak abiaraziko du zuzenean, elurrak edo izotzak sortutako arazoak hiri osora zabaldu direnean eta udaleko nahiz kanpoko aparteko baliabideak beharrezkoak direnean.

Azterketan berezitzat hartutako elementu edo eraikinak osasun zentroetara eta gizarte zentroetara mugatuta egongo dira, ez dagoelako eskolarik. Bereziki artatu beharreko puntu edo elementuak Jarraipeneko Mahai Teknikoak erabakiko ditu, egoeraren eta eskaeren arabera, eta egoera berezitzat hartuko dituzte ekitaldi jendetsuak, hala nola Anoetako edo Illunbeko partidak eta Donostia Eguna