Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalaren herri partaidetzako irudia

Donostiako Udalaren herri partaidetzako eredua



Herritarrek parte hartzeko Donostiako Udalaren eredua jasotzen du honako dokumentu honek: zer den herritarren partaidetza, zer elementu duen, zeri erantzuten dion, zer helburu duen, zer balio duen, jarduna eta ekintza nola
egituratzen dituen, zein subjektu identifikatzen dituen eta kontuan hartzen, zein eginkizun duten... Dokumentu bizi bat da, eta bizi izandakoa objektibatzen du.

Gaur egungo errealitate soziopolitikoa aintzat hartu eta eraldatzeko borondatea duela dihardu. Helburu hauek ditu ereduak:
  • Herritarrek areago parte hartzea.
  • Herritarren parte hartzea egituratzea.
  • Herritarren parte hartzea bermatzea.
  • Herritarren parte hartzea lurralde osora eta politika guztietara zabaltzea.
  • Herritarren parte hartzeari lotutako eskubideak babestea: politika publikoan eragitea, eztabaida publikoa, erkidegoa eraikitzea, beste aukera batzuei buruzko informazio objektiboa, gardentasuna, kontu ematea eta kanpo kontrola.

Lurralde osoan eta udal politika guztietan prozesuak, bideak, guneak eta elkarren artean jarduteko nahiz eta proiektu publikoak gauzatzeko forma berriak sustatzeko zehaztuta dago modelo hau. Talde lanean, hurbiltasunean, herritarrekiko harreman estuan, gardentasunean eta informazioa modu demokratikoan kudeatzean oinarritzen diren formak. Udalaren eta donostiarren arteko erantzukizun partekatuaren eta konfiantzazko harremanen beharra jasotzen du, konponbide eta erabaki egokiak bilatzeko.

Eskuratu "Donostiako Udalaren herri partaidetzako eredua" PDF formatuan