Inprimatu
Whatsapp ikonoa

GIZARTE EKINTZA KONTSEILUA



Donostiako Kontseilu Sektorialak Udal instituzio eta herritar eragileen arteko elkarlana sustatzeko gaikako parte hartze organo iraunkor bezala planteatzen dira helburu hauekin: Udal planifikazioan parte hartzeko lehentasunak eta irizpideak proposatzeko gune izatea, Udal jardueraren gaineko jarraipena egitea, Udalaren eta Kontseiluko kide diren erakunde eta pertsonen ekimen zehatzak aurkezteko foro bilakatzea, Gizarte mugimenduen eta herritarren parte-hartze aktiboa eta iraunkorra bultzatzea, eta elkarrizketa-espazio baliagarri bihurtzea eragile ezberdinen arteko elkar ezagutza eta elkar aitorpena sustatzeko, elkarlan sareak sortu eta koordinazioan sakontzeko aukera emango duena.



2001. urtean Donostiako Udalak Gizarte Ekintzako Aholkularitza Kontseilua sortu zuen, gizarte-zerbitzuekin lotutako udalaren erabakietan hiriko gizarte-ehunak parte hartzeko bideak ezarri eta egituratzeko.


Gizarte Ekintzako Kontseiluak gizarte zerbitzuen kudeaketaren alorrean Donostian erantzukizunen bat duten eragile publiko guztiak biltzen ditu, hainbat ziorengatik udalerriko gizartean esku hartzeari loturiko herritarren erakundeak (eragindako pertsonak, borondatezkoak, elkarteak eta abar).


Gizarte Ekintzako Kontseiluaren funtzionamendua2001eko azaroaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Araudiaren bidez erregulatu zen.



KONTSEILUAREN ARAUDIA

Gizarte Ekintzako Kontseilu Sektorialaren araudia

KONTSEILUAN PARTE HARTZEA

Kontseiluko kideak (2019ko urriko datuak)

Sektore hauetako ordezkariek parte har dezakete kontseiluetan:
  • Udal Erroldan inskribatutako Entitateek
  • Herritar Norbanakoek
  • Arlo bakoitzean gizarte-ospe berezia duten pertsona edo kolektiboek


Udalaren Bulego Birtualean eskuratu daitezke izena emateko inprimakiak: eskaera Online egin ahal izango da edo inprimakiak Udal Erregistroren batean entregatu daitezke.




Parte hartzeko informazioa eta tramiteak

KONTSEILUAREN BILKURAK



KONTSEILUAREN HURRENGO BILKURA
GAI ZERRENDA
Ez da data finkatu
Data finkatzean jakinaraziko da



BILKUREN HISTORIKOA
GAI ZERRENDA
AkTA
2015-11-30 : Gizarte Ekintzako Kontseilu Sektorialaren eratze-saioa
2016-01-27: 2. Bilkura
2016-04-15: 3. Bilkura
2016-06-24: 4. Bilkura
2016-12-13: 5. Bilkura
2017-06-13: 6. Bilkura
2017-12-19: 7. Bilkura
2018-04-19: 8. Bilkura
2018-06-27 : 9. Bilkura
2018-12-14: 10. Bilkura
2019-02-26: 11. Bilkura
2019-04-30: 12. Bilkura
2019-10-03: 13. Bilkura
2020-11-25: 14. Bilkura
2021-03-04: 15. Bilkura
2021-06-28: 16. Bilkura
2021-12-16: 17. Bilkura
2022-03-30: 18. Bilkura
2022-07-20: 19. Bilkura
2023-02-28: 20. Bilkura
Hurrengo Kontseiluaren Bilkuran behin betiko akta onartzean argitaratuko da hemen


INFORMAZIO GEHIAGO
  • Gizarte Ongizateko Zuzendaritza
  • Urdaneta 13
  • Teléfono: 010 - 943 481000
  • Webgunea