Inprimatu
Whatsapp ikonoa

EUSKARAREN KONTSEILU SEKTORIALA



Donostiako Kontseilu Sektorialak Udal instituzio eta herritar eragileen arteko elkarlana sustatzeko gaikako parte hartze organo iraunkor bezala planteatzen dira helburu hauekin: Udal planifikazioan parte hartzeko lehentasunak eta irizpideak proposatzeko gune izatea, Udal jardueraren gaineko jarraipena egitea, Udalaren eta Kontseiluko kide diren erakunde eta pertsonen ekimen zehatzak aurkezteko foro bilakatzea, Gizarte mugimenduen eta herritarren parte-hartze aktiboa eta iraunkorra bultzatzea, eta elkarrizketa-espazio baliagarri bihurtzea eragile ezberdinen arteko elkar ezagutza eta elkar aitorpena sustatzeko, elkarlan sareak sortu eta koordinazioan sakontzeko aukera emango duena.




Euskararen Aholku Batzordea sortzea 2006ko irailaren 26an onartu zuen Donostiako Udalbatzak eta 2007an eratu eta jarri zen abian.

Orduz geroztik, urtero, aldian-aldian, Donostian euskararen normalizazioan aurrera egiteko gaia landu eta proposamenak egin ditu Aholku Kontseilu honek, Osoko Bilkuraren eta Batzorde Iraunkorraren bitartez.

Donostiako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, bi tresna nagusi dauzka euskararen normalizazioan aurrera egiteko: Donostiako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana eta Donostiako Euskararen Plan Orokorra. Udal Administrazioan euskararen erabilera indartzera bideratua lehena, herritarren hizkuntz eskubideak bermatuak izan daitezen eta udalerrian euskararen ezagutza eta erabilera areagotzera eta sustatzera bideratua bigarrena.

Bi planen filosofia erakundeen arteko hizkuntz politiken koordinazioa hobetzea eta gizarte-eragileen parte hartzea lortzea da eta ahalegin hori bat dator udal gobernuak hiriari dagozkion eztabaida eta erabakietan herritarren parte hartzea bultzatzeko duen apustuarekin.

Zentzu horretan, Euskararen Aholku Batzordea tresna eraginkorra izan da herri-administrazio eta gizarte-eragile guztien arteko hizkuntz politika bultzatzeko.


KONTSEILUAREN ARAUDIA

KONTSEILUAREN PARTE HARTZEA


Sektore hauetako ordezkariek parte hartu dezakete kontseiluetan:

  • Udal Erroldan inskribatutako Entitateek
  • Herritar Norbanakoek
  • Arlo bakoitzean gizarte-ospe berezia duten pertsona edo kolektiboek

Udalaren Bulego Birtualean eskuratu daitezke izena emateko inprimakiak: eskaera Online egin ahal izango da edo inprimakiak Udal Erregistroren batean entregatu daitezke.

Parte hartzeko informazioa eta tramiteak



KONTSEILUAREN HURRENGO BILKURA
GAI ZERRENDA
2023-02-02



HISTÓRICO DE SESIONES
ORDEN DEL DÍA
ACTA
2015-11-04 : Euskara Kontseilu
Sektorialaren eratze-saioa
2016-01-26 : bigarren Bilkura
2016-05-10 : Hirugarren Bilkura
2016-11-22 : Laugarren Bilkura
2017-03-23 : bosgarren Bilkura
2017-06-14 : Seigarren Bilkura
2017-11-16 : Kontseiluaren Zazpigarren Bilkura
2018-03-20 : Kontseiluaren Zortzigarren Bilkura
2018-06-18 : Kontseiluaren Bederatzigarren Bilkura
2018-11-15: Kontseiluaren Hamargarren Bilkura
2019-03-12: Kontseiluaren Hamaikagarren Bilkura
2019-10-22 : Kontseiluaren Hamabigarren Bilkura
2020-09-15 : Kontseiluaren Hamahirugarren Bilkura
2021-03-02 : Kontseiluaren Hamalaugarren Bilkura
2021-06-15: Kontseiluaren Hamabosgarren Bilkura
2021-11-16: Kontseiluaren Hamaseigarren Bilkura
2022-04-06: Kontseiluaren Hamazazpigarren Bilkura
2022-10-05: Kontseiluaren Hamazortzigarren Bilkura
Hurrengo Kontseiluaren Bilkuran behin betiko akta onartzean argitaratuko da hemen
2023-02-02: Kontseiluaren Hemeretzigarren Bilkura
Hurrengo Kontseiluaren Bilkuran behin betiko akta onartzean argitaratuko da hemen



INFORMAZIOGEHIAGO

  • Konstituzio plaza 2, behea, 20003 Donostia.
  • Tel: 943483750 / faxa: 943483765
  • udala_euskara@donostia.eus
  • Arretarako ordutegia
  • Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara
  • Webgunea.