Inprimatu
Whatsapp ikonoa

MUGIKORTASUNEKO KONTSEILU SEKTORIALA




Donostiako Kontseilu Sektorialak Udal instituzio eta herritar eragileen arteko elkarlana sustatzeko gaikako parte hartze organo iraunkor bezala planteatzen dira helburu hauekin: Udal planifikazioan parte hartzeko lehentasunak eta irizpideak proposatzeko gune izatea, Udal jardueraren gaineko jarraipena egitea, Udalaren eta Kontseiluko kide diren erakunde eta pertsonen ekimen zehatzak aurkezteko foro bilakatzea, Gizarte mugimenduen eta herritarren parte-hartze aktiboa eta iraunkorra bultzatzea, eta elkarrizketa-espazio baliagarri bihurtzea eragile ezberdinen arteko elkar ezagutza eta elkar aitorpena sustatzeko, elkarlan sareak sortu eta koordinazioan sakontzeko aukera emango duena.


Mugikortasuna hirietako jendartearen eta ekonomiaren garapenaren faktore erabakigarri bat izan da hasieratik beretik.

1980. urtetik aurreko hamarraldiaren azken aldera, hogeita hamar urtean ibilgailu motordun partikularren kopurua asko handitu eta ingurumen eta hirigintza aldetik erasan handia izan ondoren, beste politika bati ekin zitzaion, mugikortasuna eta hiri kalitatea uztartzen zituena eta garraiobide sostengagarriagoak sustatzea eta gune publikoa berreskuratzea xede zituena.

Hala, orduan izan zen Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikuspenak hiriko mugikortasunaren etapa berri bat hastea ekarri zuen. Berrikuspen hark eragindako mugikortasun eta garraio planek gatazka bat baino gehiago sortu zuten, zirkulazio arazo dezenteak izan baitziren planak erabat abian jarri bitarteko zenbait alditan. Ondorioz, zuzentze neurri batzuk hartu ziren, informazio handiagoa eman zitzaien herritarrei eta 2000. urtekoko ekainean eratu zenMugikortasun Kontseilua sortu zen, herritarren babes eta partaidetza handiagoa biltzeko asmoarekin.


KONTSEILUAREN ARAUDIA

KONTSEILUAN PARTE HARTZEA

Sektore hauetako ordezkariek parte hartu dezakete kontseiluetan:
  • Udal Erroldan inskribatutako Entitateek
  • Herritar Norbanakoek
  • Arlo bakoitzean gizarte-ospe berezia duten pertsona edo kolektiboek


Udalaren Bulego Birtualean eskuratu daitezke izena emateko inprimakiak: eskaera Online egin ahal izango da edo inprimakiak Udal Erregistroren batean entregatu daitezke.

Parte hartzeko informazioa eta tramiteak

KONTSEILUAREN BILKURAK



KONTSEILUAREN HURRENGO BILKURA
GAI ZERRENDA
Ez da data finkatu
Data finkatzean jakinaraziko da




BILKUREN HISTORIKOA
GAI ZERRENDA
AKTA
2015-11-09 : Mugikortasuneko Kontseilu
Sektorialaren eratze-saioa
2016-03-02: Kontseiluaren Bigarren Bilkura
2016-06-15: Kontseiluaren Hirugarren Bilkura
2017-10-03: Kontseiluaren Laugarren Bilkura
2017-12-17: Kontseiluaren Bostgarren Bilkura
2018-11-13: Kontseiluaren Seigarren Bilkura
2019-10-15: Kontseiluaren Zazpigarren Bilkura
2019-11-26: Kontseiluaren Zortzigarren Bilkura
2020-03-03: Kontseiluaren Bederatzigarren Bilkura
2021-04-26: Kontseiluaren Hamargarren BilkuraHurrengo Kontseiluaren Bilkuran behin betiko akta onartzean argitaratuko da hemen



INFORMAZIO GEHIAGO
  • Mugikortasuneko eta Garraioetako Zinegotzigoa
  • Urdaneta 13, 3º. Tfnoa : 943 481380
  • Webgunea