Inprimatu
Whatsapp ikonoa

KIROLEKO AHOLKU BATZORDEA



Donostiako Udalak kirola egin eta gozatzeko eskubidea onartzen du eta herri intereseko gizarte jarduera dela uste du, lagungarria baita gizabanakoen osasuna babesteko, gizabanakoak hezi eta osorik garatzeko, gizabanakoen bizi kalitatea hobetzeko, eta gizabanako bakoitzaren eta gizarte osoaren ongizatea areagotzeko.

Orobat, uste osoa du gobernatze on baten printzipioen barnean dagoela herritarrek parte hartzea bai kirol arloko politiken sorreran, bai proiektuak nahiz programak planifikatu eta balioztatzeko prozesuetan. Ondorioz, Kiroletako Udal Patronatuko estatutuekin bat, Herritarren Partaidetzarako Araudian eta Plan Zuzentzailean xedatutakoa oinarri hartuta, eta kirolak Donostiarako garrantzi estrategikoa duenez, Kiroleko Aholku Batzordea eratu da.

Donostiako Udalak, eta, zehatzago, Kiroletako Udal Patronatuak, lehenagotik ere bazuen esperientzia kirol arloko aholku batzordeen gaian. Hain zuzen, patronatuaren estatutuetan aurreikusita zegoen figura hori, eta eskumenak eman zitzaizkion. Erabaki honen aurretik, izan ere, bi aholku batzorderekin ziharduen: Kirol Elkarteen Aholkularitza Batzordearekin eta Eskola Kiroleko Batzordearekin.

Kiroletako Udal Patronatuak gogoeta estrategikoa egin zuen, eta horren ondorioz Kiroleko plan estrategikoa eta instalazioetako plana. Aipatutako Batzorde horiek bateratu, parte–hartze handiagokoak bihurtu, eta eraginkorragoak bilakatu nahi izan ziren. Hori dela eta, patronatu honetarako onartu den plan estrategikoan –zehazki, P5-05 Herritarren parte–hartzea ekintza lerroan– zehaztu zen ikastetxeen, kirol federazioen, kirol kluben, erabiltzaileen eta gimnasio pribatuen parte-hartzea ahalbidetuko duen aholku batzordea eratzea.

Kiroleko Aholku Batzordea, sektorerako partaidetza organo aholku–emaile gisa eratu da. Eginkizun hauek ditu: Informatzea eta eztabaidatzea, proposamenak egitea, kontsultak egitea eta aholkuak ematea, Donostiako herritarrak kirolean ari daitezela sustatzeari dagokionez.

Batzordeak hiriko kirol eragileen parte–hartzea sustatzea izan beharko du helburutzat, hiria kirol eremu bihur dadin, kirola egin ohi duten herritarren kopurua haz dadin, eta hirian herritarren behar eta interesei erantzungo dien kalitateko kirol eskaintza izan dadin.