Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Turismo Kontseilua



2006ko urtarrilaren 31n, Donostiako Udaleko osoko bilkuran lortutako akordioaren bitartez, SAN SEBASTIÁN TURISMO – DONOSTIA TURISMOA SA elkartea sortu zen. Bere helburua agente publikoen eta pribatuen arteko kolaborazioaren bidez hiriko garapen ekonomikoa bultzatzea da. Erronka horri erantzunez, egoki ikusi da bertan hainbat entitate eta pertsona fisiko sartzea, elkartearen funtzionamenduan eta helburuak lortzerakoan aktiboki parte har dezaten.

Elkartearen helburuetako bat da Donostia leku turistiko gisa estrategikoki kudeatzea. Hala, iraunkortasuna (soziala, ekonomikoa, ingurumenarena) eta agente publiko nahiz pribatuen arteko kolaborazioa oinarri hartuta, eta beste udalerriekin eta eskualdeekin sinergiak bultzatuta, hiriko garapen ekonomikoa sostengatzea da erronka.

Aholkularitza Kontseilua da Gerentziaren eta sozietatearen Administrazio Kontseiluaren organo aholkularia.