ALTZAKO POLIKIROLDEGIA ZAHARBERRITZEKO PARTAIDETZA PROZESUA



1992 urtean eraiki zen Altzako Udal Kiroldegia: 20 urteetan zehar teknikari zein herritarren iritziak jaso ondoren, nabarmendu zen energia aldetik eraginkortasun txikiko eraikina zela, fatxada eta estalki azalera handiekin, eta baita hezetasun arazoak zeudela; bestalde jatorrizko proiektuan ez ziren gimnasioak aurreikusi eta egokienak ez diren hainbat espaziotan atondu behar izan ziren zerbitzu hauek...




Donostia Kirolak erakundeak Udaleko Proiektu eta Obrak atalarekin lankidetzan erabateko zaharberritzea egin behar zela adostu zuten eta honen baitan auzorako hiri eremu berri bat sortzeko aukera ikusi zuten, baita kanpoaldean igerileku berri batzuk eta solariuma sortzeko aukera.

2013 urtean partaidetza prozesu bat jarri zen martxan auzotarrekin, hauek zaharberritze prozesuko parte izan zitezen.

Partaidetza prozesua horrela definitu zen:

1.) Lizitaziorako pleguetan herritarren ekarpenak jasotzeko bi bilera:

2.) Ideia lehiaketa martxan jarri

3.) Proposamen guztien artean 5 aukeratu, Altzan aurkeztu eta behin betikoa garatzeko orduan auzotarren ekarpenak berriro jaso.

4.) Udalak aukeratuko zuen proiektu irabazlea eta obren epeak zehaztu.

2013ko ekainean egin ziren elkarte eta herritarrekin lehen bi bilera irekiak ekarpenak egiteko. Beste proposamen artean ordura arteko erabilerak mantentzeko eskaera egin zuten auzotar eta elkarteek, ingurunearekin lotura izatea (Auditz Akular, hegoaldea...), aparkalekuetan izan zezakeen eragina ondo aztertzea... Lehen bileretan 100 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, baita auzo elkarteak, kirol elkarteak...



2014 urtean herritar eta elkarteek egindako ekarpenekin ideien lehiaketa antolatu zuen Udalak: 26 proiektu aurkeztu ziren eta hauetatik 5 aukeratu ziren.

Proiektu finalistei buruzko informazioa erakusketa batean jaso zen, eta lan talde bakoitzak jendaurrean aurkeztu behar izan zituen proiektuak zenbait bileretan.



Bilera hauetan guztietan Donostia Kirolak, Proiektu eta Obrak eta Herritarren Partaidetzako ordezkari politiko eta teknikoek hartu zuten parte eta herritarren ekarpenak jaso zituzten.

2015eko urtarrilean lehiaketaren irabazlea ezagutarazi zen eta otsailean proiektua aurkeztu zuten jendaurrean eta herritarren ekarpenak jaso zituzten, behin betiko proiektuan txertatzeko. Bileran obren plangintza eta afekzioei buruz hitz egin zen ere



Eraikinaren Kanpoko elementuek berariazko partaidetza prozesua bat izan zuten, auzotarren beharrak eta proposamenak aztertu ahal izateko.



2016 urtean, obrak hastear zeudela, iraganeko jarduera industrialaren ondorioz, amiantoz kutsatutako lurrak azaldu ziren: Udaleko departamendu ezberdinez osatutako batzorde bat antolatu zen, Eusko Jaurlaritzarekin batera, kutsatutako lur horiei irtenbide egokia emateko

Webgune bat egin zen eta hainbat bilera antolatu ziren amiantoaren inguruan egin diren jarduerei buruz informatzeko: Kiroldegia eta Harri Berri Eskolaren arteko partzela eta Larreseko Ibarra berroneratzeko lanak, Eskola barneko lorategietakoak, Sasuategi zelaian kutsatuta agertutako eremua prebentiboki ixtea...




Berroneratze ibilbide honen baitan, 2019 urtean berrekin zitzaien Kiroldegia eraikitzeko obrei eta Kiroldegia 2022 urtean zabaldu zen.