URREZKO DANBORRAREN AUKERAKETAN HERRITARREN PARTAIDETZA





Donostiako Udalak ematen duen Urrezko Danborrak pertsona fisiko edo juridikoak saritzea du helburutzat, haien eguneroko lana, ibilbide eta ospe profesionala, edo beste alderdiren bat saritzeko, aktiboki eta nabarmen lagundu dutelako hiriaren kanpo-irudi positibo eta erakargarri bat finkatzen, eta, horri esker, hiriaren ahalmen turistikoa handitu delako, hiria ezagutzea ahalbidetu delako, haren kanpo-proiekzioa indartu delako, eta beste herrialde, hiri, erakunde eta pertsona batzuekiko ezagutza- eta laguntasun-loturak bultzatu direlako.

2022ko urriaren 31tik azaroaren 13ra bitarte, Urrezko Danborrerako proposamenak egin ahal izan dituzte Donostian erroldatutako pertsona fisikoek, Herri Erakundeen udaleko Erregistroan inskribatutako elkarteek eta egoitza hirian duten enpresek. Udaleko talde politikoek ere proposamenak egin ditzakete prozesu honen baitan.

Guztira, 399 pertsonak hartu dute parte fasean. Horietatik 3 elkarteak izan dira eta beste 3 enpresak. Jasotako kandidaturetatik 240 taldekatuak izan dira eta 26 baztertuak. Baztertuak izan direnak arrazoi ezberdinengatik izan dira: proposatutako hautagaitzak nortasun juridikorik ez duelako, alegatutako merezimenduei buruzko informazio nahikoa eman ez delako, edo proposamena ez datorrelako bat sariaren xedearekin.


Donostiako Udaleko Bozeramaile Batzordeak hala erabaki ondoren, Javier García Cogorro (Madril, 1963) izango da 2023ko Urrezko Danborra. Miramongo Parke Teknolojikoan errotuta dagoen Viralgen enpresako kontseilari orokorra da eta Columbus Venture Partners inbertsio funtsaren sortzaileetako bat da. Bere ibilbide profesionala arlo bioteknolojikoan garatu du. Giltzarria izan da biozientzien arloan Donostiaren nazioarteko erreferentzaltasuna egonkortzen. Balio eta hazkunde haundiko enpresen sorreran ere funtsezko papera jokatu du.