Loiolako Zeharbidearen berritzea


Donostiako Udalak partaidetza prozesu bat ireki du, bizilagunekin batera hausnarketa egiteko Loiola zeharbidearen diseinuaz, zeharbidearen erabilera eta gune hau osatuko duten elementuen banaketaz.



Loiolako Zeharbidearen aireko argazkia eta planoa
Loiolako Zeharbidea, gaur egungo egoera (2016ko uztaila)

2016ko udaberrian hiru parte-hartze saio antolatu zituen Udalak: apirilaren 28an, maiatzaren 3an eta 5ean.


Uztailaren 14ean laugarren bilera egin zen, eta auzotarrek Vaum Arkitektoak taldeak aurkeztutako proiektuaren definizioa ezagutu ahal izan zuten.


Bostgarren bilera irailaren 22an egin zen, 80 auzotarren partaidetzaz.



Auzotarren bileraren argazkiak



GAUR EGUNGO EGOERA (2016KO UZTAILA)
Gaur egungo egoeraren planoa


BERRIKUNTZA PROIEKTUA




Berrikuntza proiektuaren planoa



Berrikuntza proiektuaren bigarren planoa


PLANOAK DESKARGATU


APIRILA ETA IRAILA ARTEAN BURUTUTAKO PARTAIDETZA PROIEKTUAREN IBILBIDEA

Bilerak hasi baino lehen egin zen prentsaurrekoan, Duñike Agirrezabalaga, Herri Partaidetzako zinegotziak adierazi zuen “Loiolako bizilagunekin aztertu nahi dugu auzoa zeharkatzen duen zirkulazio bideetako batentzat zer nolako zeharbidea nahi duten”. “Aintzat hartu beharra dago errepide horrek bere mugak dituela egun Euskotren egiten ari den obren ondorioz eta haiei, laster, Donostialdeko metro-geltoki berriaren eraikuntzarenak batuko zaizkiela. Gainera, kontuan izan behar dira, halaber, epe motzean Txomin Enearen lehenengo fasean hasiko diren obrak, haiek ere eragina izango baitute zeharbidean”.


“Helburua proiektuan interesa duten alderdien artean ahalik eta adostasun handiena topatzea da, eta Loiolako auzoak azken hamarkadetan eta errepide horren ondorioz izan duen banaketarekin behingoz amaitzea. Gaur egun, hiri barruko errepide bat da eta etorkizunean hiri inguruneko tratamendu hiritarra izan beharko luke”.


Hainbat ikuspuntuetatik aztertuko litzateke proiektua; irisgarritasuna, genero ikuspegiarena (ez dadila gune kritikorik egon), desgaitasunena, haurrena eta adineko pertsonena.


Fase ezberdinak izango zituen partaidetza prozesua antolatu zen eta herritarrek proiektua hobetzeko eraikuntza kolektiboan parte hartzeko gonbitea jaso zuten.


  • Apirila, maiatza: 3 bilera Zeharbiderako auzotarrek desio zituzten erabilerak eta lehentasunak zehaztu eta alternatibak aztertzeko.
  • Uztaila/iraila: proiektuaren definizioaren aurkezpena.

Proiektuaren definizioaren aurkezpenean egindako hiru argazki


Lotura daukaten arloetako zinegotziek hartu zuten parte bileretan. Bilera dinamizatzen eta informazioa eskaintzen egon ziren ere Proiektuetako eta Obretako Zuzendaria, Herri Partaidetzako Arduraduna, obraren udal arduradun teknikoa eta Herri Partaidetzako teknikariak. Obraren esleipenean parte hartuko duten eraikuntza enpresen ordezkariak ere bileretan parte hartu zuten.





APIRILAK 28 LEHEN SAIOA
  • 52 pertsonek hartu zuten parte bileran, 23 emakumek eta 29 gizonek. Adinari erreparatuta 50 urtetik gorakoak izan ziren partaide gehienak.
  • Prozesua aurkeztu zen eta herritarrek Zeharbiderako desio zituzten erabilerak eta lehentasunez lantzea beharrezkotzat jotzen dituzten gaiak zehaztu zituzten.
  • Bilerara etortzerik izan ez zuten pertsonek galdetegi baten bidez parte hartu ahal izan zuten ere.
  • Inkesta baten bidez egindako ebaluaketan, 7,2ko nota eman zuten herritarrek.
MAIATZAK 3 BIGARREN SAIOA
  • Fase honetako helburuak ixteko mahai gainean jarri ziren proposamenaren alde onak eta txarrak.
  • Zeharbiderako alternatiba ezberdinak aztertu ziren: karril kopurua, autobusarentzako karrilak, aparkalekuak...)
MAIATZAK 5 HIRUGARREN SAIOA
  • 47 pertsonek hartu zuten parte, 28 emakumek eta 19 gizonek. Partaideen adinari dagokionez, 30-49 urte bitartekoen partaidetza handituz joan zen.
  • Lehen faseko helburuak itxi ziren eta mahai gainean jarriko ziren landuko den proposamenaren alde onak eta txarrak.

Bileren bi faseen artean Udalak proiektua definitzeko esleipena egin zuen.


Uztaila eta Irailean egin ziren proiektuen aurkezpenak.



UZTAILAK 14, LAUGARREN SAIOA
  • 41 pertsona bertaratu ziren, 22 emakume eta 19 gizon.
  • Vaum Arkitektoak, esleipendunak, proiektua aurkeztu zuen: galderak erantzun proposamenak egin ziren.
  • Iraila bitarte zalantzak argitu edo proposamenak egin ahal izan ziren Herritarraren Postontziaren bidez, edukian "Loiolako Zeharbidea" idatzita.

UZTAILAK 22, BOSGARREN SAIOA
  • 80 pertsonek hartu zuten parte bostgarren bileran, % 42 emakumeak eta % 58 gizonak. Adinari dagokionez, % 42a 30-49 urte bitartekoak izan ziren, % 36 50-64 urte bitartekoak eta % 22 65 urtetik gorakoak
  • Eneko Goia Alkateak hartu zuen parte bileran, baita Ernesto Gasco Alkateordeak, Pilar Arana Mugikortasun Zinegotziak, Proiektuetako eta Obretako Zuzendariak, Herri Partaidetzako Arduradunak, obraren udal arduradun teknikoak eta obraren proiektua idatziko duten enpresetako ordezkariak: Asmatu (lurrazpiko aparkalekuaren proiektua) eta Vaum (Zeharbidea berritzeko proiektua).


Prozesuaren emaitzak xehetasun gehiagorekin jaso dira memoria batean, esteka honetan eskuragarri dagoena.




Bi kartel: 'Loiolako zeharbidea berritzera goaz' eta 'Loiolako zeharbidea berritzeko proiektuaren aurkezpena'
Bizitokiari dagokionez, lehen saioko datuak erreferentzia bezala hartuta emaitza orokor hau izango genuke.
  • Erdigunea: 32 pertsona
  • Robles: 10 pertsona
  • Lorategi Hiria: 4 pertsona
  • Atari Eder: 5 pertsona
  • La Salle: 1 pertsona

Parte hartu duten pertsonen bataz bestekoa bilera bakoitzeko 40/45 pertsonakoa izan da, eta azken bileran 80 pertsona izan ziren.