MUNTO: BASERRITIK PLAZARA



XVI mendekoak dira Aieteko Munto baseriari buruzko lehen berriak, eta sagardotegi izatea izan zen bere erabilera ezagunena.

2006 urtean baserriaren oinordekoek eraikina saltzea erabaki zuten, baina tolarea Lantxabe auzo elkarteari lagatu zioten, eta Katxola baserrian kokatu zen (Udal jabetzakoa da Katxola eta Lantxabe Elkarteak kudeatzen du.)

Udalak harremanak mantendu zituen Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin, lursaila eta eraikinaren ardura har zezaten.

Munto baserria hondatzen joan zen, eta Lantxabe Auzo Elkarteak eraikinaren mantentzearen aldeko aldarrikapenak egin zituen eta hainbat ekimen jarri zituen martxan.


Munto baserriaren argazkia
Wikipediako irudia

2011 urtean, Udalak antolatutako "Auzo eta Herriak Donostia Indartzen!" prozesuaren baitan, Aieteko bizilagunek baserria eta bere inguruak berritu eta auzorako gune bezala erabiltzeko eskaera egin zuten

2011ko iraileko denboralean harri erorketak egon ziren Munton, eta Udalak azterketa tekniko bat eskatu zuen eraikinaren egoera zein zen jakiteko eta azterketa 2012an egin zen berriro.

Udal Gobernua 2012ko aurrekontuetan eta inbertsio Planean aurrekontu-sail bat ezartzen saiatu zen, baina behin betiko aurrekontua onartzeko negoziazioen onodoren gai honek ez zuen isladarik izan.

2013ko urtarrilaren 25eko harri erorketen ondoren, azpiegituraren jabeak baserria eraisteko asmoa plazaratu zuen berriz ere, erortzeko kasuan ardura zibila beregain hartu beharko lukeelako: 2011ko martxotik zeukan erainteko baimena.

UDALA ETA AUZOTARREN ARTEAN EGINDAKO BILERA

2013ko urtarrilak 29 Ricardo Burutaran, Etxebizitzako eta Hirigintzako zinegotzia eta Axier Jaka Partaidetzako eta Hirigintzako zinegotzia, Aieteko bizilagunekin bildu ziren urtarrilaren 29an, eta eraikina zegoen moduan mantentzeko arriskua zegoela planteatu zuten zinegotziek, etorkizun laburrean erortzeko probabilitateak zeudelako.

Bileran, bizilagunek proposamen bat plazaratu zuten: baserria eraitsiko balitz, lursail honetan proiektatzen den plazan eraikin honen garrantzia gogoratuko duen elementuren bat instalatzea. Zinegotziek planteatu zuten Udal arkitektoak inplikatutako elkarteekin eta auzokideekin diseinu batean lan egin zezaketela, eta udala baserriko jabearekin hitz egiten saiatuko zela, bera baita obrak egin behar dituena.


Udalak eraistea ekiditeko azken saiakerak egiteko konpromisoa hartu zuen, baina ez zen posible izan, eta 2013ko otsailaren 12an eraiste lanak hasi ziren.

MUNTO PLAZA DEFINITZEKO PROZESUA

   

Definizio prozesuaren kartela
Apirilaren 2an Udal ordezkari politiko eta teknikoak Aiteko bizilagunekin baserria egon zen ingurunea plaza bihurtzeko definio prozesuari ekin zioten. Herritarren behar eta lehentasun nagusiak definitu zituzten eta udal teknikariak jasotako ideiekin proposamenak idazten hasi ziren.

2014ko Maiatzaren 13ean Muntoko Plazaren etorkizuneko diseinuan sakontzeko bilera irekia burutu zen.      

Bertan izan ziren Nora Galparsoro Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuen Zinegotzi ordezkaria eta Axier Jaka Informazioko, Partaidetzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkaria, baita udal teknikariak ereDokumentazioa Aiete Kultur Etxean izan zen eskuragarri eta Partaidetzako Webgunetik deskargatu zitekeen ere.      

Muntoko plazaren diseinu berria zehazteko, Udalak partaidetza prozesuko azken bilerara eraman zituen zortzi proposamenen artean eztabaidatu eta aukeratu ahal izan zuten Aieteko bizilagunek.


Diseinu proposamenen planoak
         

Plazako goialdeko lorategiari dagokionez, bizilagunek aukeratutako diseinuak ibilbideek banatzen duten zuhaiztia dauka, hala ere, litekeena da errepidetik edo kanpotik unitate bakarra ikustea. Plazatik pasatzea ahalbidetzen duten barruko bideak ditu, baina ez modu zuzenean. Haurrentzako jolaserako gunea ere badauka.  

Auzokoek aukeratutako diseinuaren planoa
     

Proposatutako diseinuak beheko zonaldean azpiegituraren ekialdeko partetik pasatzea ahalbidetzen du, ondorioz, ez litztaeke beharrezkoa izango plazatik pasatzea. Honek plazari erabilera lasaiagoa emango lioke. Bizilagunek aukeratutako diseinuak ez du eskailera erabiltzea ahalbidetzen. Erabiltzeko aukera kentzen du. Elementu honen eta eskailerako hormaren parte arkitektonikoak indartzen ditu horrela. Plaza berriak erakusketa gunearen erabilera ahalbidetuko luke. Ibilbidearen parte da, beraz, jendea pasatzen den gunea da. Bizilagunen irizpidearen arabera, jendea pasatzen den zonaldea izanik, ez du gauean segurtasun arazorik emango.      



Auzokoen biltzarrean argazkia


2015eko IRAILA, OBREN LEHEN FASEAREN HASIERA
  • Exekuzio proiektuaren idazketa eta lizitazio eta esleipen prozesua amaituta, Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi Enrique Ramosek lanen hasieraren berri eman zuen: lanak amaitutakoan, bizilagunek plaza berri bat dute, zuhaitzez eta lorategiz jantzia, irekia, banku luzez hornitua, askotariko ekitaldiak egiteko agertoki txiki batez; Plazara oinez sartzeko bideak izango dira, bai eta tokan ibiltzeko gune bat ere.

2016ko IRAILA, BIGARREN FASEA ETA INAUGURAZIOA
  • Bigarren fasea 2016 urtean zehar garatu zen eta Plazaren azpian Munto baserriaren historia eta Aieteko auzoan izan duen garrantzia gogorarazteko gune bat ezarri zen.
  • 2016 urteko irailean, Aieteko jaien barne, Munto Plaza bere osotasunean inauguratu zen.