AÑORGA TXIKIKO HAURRENTZAKO PARKEA



2013. urtean Añorga txikin haur parke berri bat eraiki zen. 2011 . urtean “ Auzoak eta Herriak Donostia indartzen dute ” prozesuan, Udala auzoz auzo bertaratu zen komunitateko eguneroko errealitatea ezagutzera eta bertan auzotarrek Añorgan zegoen parkea berritzeko beharra azaldu zuten.

Udalak parkearen proiektua zehaztua zuen baina kokapena eta bertan ezarriko zen materiala, parte hartze prozesu baten bidez adostu zuten auzo elkarteko kide eta bizilagunekin.

Partaidetza prozesu honek bi topaketa izan zituen auzoko herritar eta eragileekin. Lehenengoa partaidetza tailerra metodologia bitartez, irikiera uneak (eztabaidak) itxiera uneak (adostasunak) landu zituena. Eta bigarrena informazioa luzatzeko bilera irekian garatu zen.

Añorga auzoa

Erabakiak hartzeko garaian, udal teknikariek emandako informazio, orientazioa eta irizpide teknikoek erabakiak baldintza guztiak osotasunean hartuta eta informazio nahikoarekin adostea ahalbideratu zuen

Parkearen aurrekontua 76.000€koa izan zen eta obrek hilabete t’erdi iraun zuten.






PROZESUAREN BILAKAERA
LEHEN BILERA AUZOKIDEEKIN
Partaidetza tailerra

2012ko uztailaren 10ean partaidetza tailerra antolatu zen, Donostiako Udaleko Mantenimendu Atalak deituta eta Partaidetza sailaren laguntzaz. Añorga Txikiko bizilagun eta eragileek bilera irekian, parke berriaren inguruan informatzeko aukera izan zuten eta ekarpenak egiteko tailer bat egin zen.

Auzotarren ekarpenak oso garrantzizkoak izan dira, beraiek baitira parkearen erabiltzaileak; era berean pertsonal teknikoaren ezagutzak erabakiak informazio osatu batekin hartzeko laguntza eskaini zuen

13 pertsonek hartu zuten parte, 9 emakume eta 4 gizonek.

Udalaren aldetik, Azpiegitura eta Hiri Zerbitzuen Zinegotzi Delegatu den Nora Galparsorok hartu zuen parte eta bertan izan ziren ere Hiri Mantentze eta Zerbitzu zein Herri Partaidetza Sailetako teknikariak.

Añorga Txiki elkarteko kideek jarri zituzten deialdiko kartelak auzoan. Haurren dinamizaziorako zerbitzua antolatu zuten baita ere tailerrak iraun zuen bitartean. Honela zaintza lanak zituzten auzotar guztiak parte hartu ahal izateko

Idei trukearen ondoren kokagune bat adostu zen.
Añorga Txiki parkeko planoa



Lehenengo partaidetza tailerrean proiektua aurkeztu zen eta planoetan kokagune posibleak zehaztu ziren, zalantzak argitu ziren eta partaideek ondorengo galdera hauen inguruan lan egin zuten:
Zein elementu, kanpokoak eta barrukoak, hartu behar ditugu kontuan parkearen kokagunea erabakitzeko? Zein irizpide hartu behar ditugu kontuan parkean jarriko diren jolas motak aukeratzeko?

Tailerraren bigarren zatian, jolas motei buruz hitz egin zen eta partaideek aukeraketa egiteko irizpide gehiago proposatu zituzten.


AUZOTARRENTZAKO BIGARREN BILERA IREKIA

2013. ko otsailaren 13an Añorga-Txikiko Auzo Elkartean parke berriaren obren inguruan informazioa emateko bilera egin zen: proiektu exekutiboa, eraikuntza epeak eta trafikoan izango zuen eragina azaldu zelarik bertan.

Obrak 2013ko Aste Santuaren ondoren hasi ziren eta ekaina aldera amaitu ziren.
Añorga Txikiko parkea