Añorgako N-1aren aurrebista



N-1aren Boulevarizazioa Añorgan


N-1 errepidea Donostiaren ingurunean trafiko handikoa izatea izan du ezaugarri, bereziki trafiko astuna dela eta.


Gipuzkoako errepideetan zenbait obra garatu dira N-1 eko eremu honetan zirkulazio aukera desberdinak egotea sortu duelarik. Ingurune honetan baita ere zenbait obra garatu dira honen fisonomia erabat aldatu duelarik.

Guzti honegatik, inguru honen bir-urbanizatzea planteatzen da ibilgailuen trafikoaren zehapena sustatuz beste garraio modu batzuen mesederako. Helburu nagusia eguneroko trafiko intentsitatea murriztea izan da, pasuaren trafikoa desbideratu eta Cementos Rezola fabrikaren, Karmengo Amaren eta Zinkuentenarioren sarrera berrantolatuz.

Partaidetza prozesua



Jarduera definitzeko 2010eko azarotik 2011ko otsailera partaidetza prozesu bat jarri zen martxan. Honetan zenbait talde eta entitateren izenean joan ziren pertsonek parte hartu zuten: “Amasorrain” ikastetxea, Karmengo Amaren bizilagun taldea, auzoko ingurumen batzordea, Añorgatxikitarrak auzo elkartea eta Añorga KKE elkartea. Gainera, Añorga eta bere etorkizunean interesa zuten hainbat bizilagunek ere parte hartu zuten. Bilera guztiak Amasorrain ikastetxean osatu ziren.

Talde eta pertsona hauek eraikitako proposamenak baloratu ondoren, azkeneko proiektua osatu zen.

OBREN ESLEIPENA ETA LANAK

2015eko irailaren 22anTokiko Gobernu Batzordeak Añorga boulevard bihurtzeko obra esleitu zuen: obraren lehen faseak 8 hilabete irautea aurreikusten zen, eta 2016aren erdirako amaituta egongo litzateke.

'OBREN ESLEIPENA ETA LANAK' kartela


2015eko Azaroaren 10ean bilera berri bat egin zen Añorgan eta gai hauek jorratu ziren: Proiektuaren aurkezpena; obren afekzioak, obren epeak eta arazorik izan ezkero norekin jarri harremanetan.

Bileran parte hartu zuten : Duñike Agirrezabalaga (Auzoetako eta Deszentralizazioko, Erantzukidetasun Zibikoko, Berdintasuneko eta Lankidetzako Zinegotzi Ordezkaria), Enrique Ramos (Hirigintza Sontengagarriko, Etxebizitzako eta Hiri Proiektuetako Zinegotzi Ordezkaria), Proiektu eta Obren zuzendaria eta Teknikariak: Proiektu eta Obren Zuzendaritzaren arduraduna, Obren exekuzio eta ikuskaritzaren arduraduna eta Herri Partaidetzako auzoko erreferentea.

Donostiako Alkateak obraren lehen fasea 2016ko udaran amaitzea aurreikusten zela iragarri zuen.

2016ko uztailean amaitu ziren Añorga Bulebar bihurtzeko lanak

Erlazionaturiko dokumentuak