EKINTZA KOMUNITARIOA: HERRI EKIMEN EDO ENTITATEEI BIDELAGUNTZA

Ekintza komunitarioak badu ibilbide bat gure lurraldean, baina, zalantzarik gabe, gaur egun Donostiako herri mugimendu eta ekimenetan presente dagoen gaia da, eta administrazio publikoaren agendan dago.

Berriki bizi izan dugun osasun-krisian sortu ziren ustekabeko egoerei erantzun kolektiboak emateko ekimenak bultzatu ziren. Ekimen horiek gure ingurunearekin harremantzeko eta inguratzen gaituen errealitatea ulertzeko moduan eragina izan dute. Inork ez dugu galdu nahi sortutako indarra, eta birkokatzeko eskatzen ari zaigu.

Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak dokumentu bat aurkeztu berri du Gipuzkoako ekintza komunitarioaren inguruko udal eta foru politika bideratzeko.

Gure ustez, politika publikora bideratutako dokumentua izan arren, beste ikuspegi batzuetatik dimentsio komunitarioa landu nahi dutenentzako lagungarria da ere. Testuinguru hori baliatu nahi dugu beren ikuspegi komunitarioa landu nahi duten erakunde edo ekimenei bidelaguntza eskaintzeko.

Zuen ekimenen bidez harremanak izateko estrategiak eta moduak birpentsatzeko, erronkak partekatzeko eta zuen ingurunearekin lotutako irtenbideak bilatzeko prozesu batean
parte hartu nahi baduzue, udala_partaidetza@donostia.eus helbidera idatz dezakezue.

Zuen entitatearen edo ekimenaren ikuspegi komunitarioa lantzeko interesa azaltzen duzuenokin harremanetan jarriko gara, zuen beharrak, erronkak eta ametsak ezagutzeko eta horietara egokitzen den prozesu bat definitzeko.

Ibilbide honetan, Sorginlore lantaldeko pertsonen laguntza izango dugu, horrelako prozesuetan esperientzia dutenak.