Elkarteentzako ikastaroak


Donostiako Udaleko Herri Partaidetza zerbitzutik hainbat ikastaro antolatzen ditugu entitateen kudeaketan zein proiektu edo ekimenen garapenean elkarteentzako lagungarri izateko helburuz. Ikastaro horiek pH Gunea-ren baitan kokatzen dira, Donostiako partaidetzaren kualitatea hobetzeko bideak proposatzen dituen proiektua.

Kontsulta itzazu ikastaro guztiak 2024ko LIBURUXKAn (ikastaro bakoitzaren deskribapena, datak, ordutegiak, etab.)


2024ko ikastaroak


Saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), arratsaldeko 18:00tan. Saioek 2 ordu edo 2 ordu eta erdiko iraupena izango dute, ikastaroaren arabera.

1. HIRUHILEKOA: Urtarrila / Otsaila / Martxoa
IraupenaNork eskainiaHizkuntzaData
Dirulaguntza eskaeren kudeaketa2 orduUdal teknikariakGaztelaniaOtsailak 20
EuskaraOtsailak 21
Elkarteen administrazio eta kontabilitaterako oinarriak5 orduImpact HubGaztelaniaOtsailak 22/29
Genero ikuspegia txertatzeko tresnak: Hizkuntza eta irudi ez sexistak *2 orduErrotikEuskaraMartxoak 5
Sare sozialen erabilera eraginkorra4 orduTapuntuEuskaraMartxoak 12/19
Lidergo eraldatzailea: talde osasuntsu eta eraginkorrak5 orduHaragoGaztelaniaMartxoak 14/21

2. HIRUHILEKOA: Apirila / Maiatza / Ekaina
IraupenaNork eskainiaHizkuntzaData
Genero ikuspegia txertatzeko tresnak: Proiektuetan genero ikuspegia eta berdintasun neurriak *5 orduErrotikEuskaraApirilak 23/30
Canva: Kartel eta irudien diseinua4 orduTapuntuEuskaraApirilak 25 / Maiatzak 2
Sare sozialen erabilera eraginkorra4 orduTapuntuGaztelaniaMaiatzak 14/21
Ikuspegi interkulturala proiektuetan4 orduSOS RacismoEuskaraMaiatzak 15/22
Prozesu parte-hartzaileak: diseinua, metodologia, tresnak...5 orduEmunGaztelaniaEkainak 4/11
Genero ikuspegia txertatzeko tresnak: Hizkuntza eta irudi ez sexistak *2 orduErrotikGaztelaniaEkainak 5

3. HIRUHILEKOA: Urria / Azaroa / Abendua
IraupenaNork eskainiaHizkuntzaData
Canva: Kartel eta irudien diseinua4 orduTapuntuGaztelaniaUrriak 1/8
Prozesu parte-hartzaileak: diseinua, metodologia, tresnak...5 orduEmunEuskaraUrriak 2/9
Elkarteen lege eta zerga betebeharrak2 ordu EmunEuskaraUrriak 22
GaztelaniaUrriak 23
Proiektuak nola landu2 orduEmunEuskaraUrriak 29
GaztelaniaUrriak 30
Feedback-a emateko eta jasotzeko artea5 orduHaragoIzen-emateen araberaAzaroak 12/19
Genero ikuspegia txertatzeko tresnak: Proiektuetan genero ikuspegia eta berdintasun neurriak * 5 orduErrotikGaztelaniaAzaroak 20/27
Ikuspegi interkulturala proiektuetan4 orduSOS RacismoGaztelaniaAbenduak 3/10
* Irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzetan baloratzen den ikastaroa

Izen-ematea



Ikastaro bakoitzean izena emateko epea hilabete lehenago irekiko da, eta irekita mantenduko da lekua bete arte.
Izen-ematea INPRIMAKI honen bidez egingo da.

Aurreko ikastaroetako materialak




Aurretik eskainitako ikastaroen materialak eskuragarri daude Partaidetzateka eremuko formakuntzako atalean.


Ikastaroen ezaugarri nagusiak

  • Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norberak gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko aukera edukiko du.
  • Izen-ematea doakoa da, eta izen-emate epe bakarra egongo da hiruhileko bereko ikastaro guztientzako.
  • Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Ikastaroren batean behar adina inskripzio jaso ezean, bertan behera gera daiteke
  • Ikastaro guztiak Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatzen ditu eta entitate ezberdinek ematen dituzte.

OHARRA: Ikastaro bat proposatu nahi baduzu, udala_partaidetza@donostia.eus helbidera idatz dezakezu.