Herri Entitateen Erregistroa



Erregistro honek Donostiako entitateen informazio iturri izatea du helburu: zenbat entitate dauden Donostian, zein diren beraien helburuak, zein esparrutan egiten duten lan, kontakturako datuak, etb. jasotzen dira bertan.

Baldintzak:
  • Entitate hauek Donostiako udalerriaren barruan eduki behar dute beren egoitza soziala (edo Ordezkaritza), edo Donostian bere jardun nagusia.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean edo beste Erregistro publiko batzuetan erroldatuta egon.
  • Pertsona juridiko diren aldetik Foru Ogasunak luzatutako I.F.K. eduki behar dute (Identifikazio Fiskalerako Kodea).
  • Herritarren Elkarteen Erregistroan izena ematea eskatzeko beharrezkoa da Zuzendaritza Batzordeko kideren batek edo bazkideren batek horretarako baimena duela egiaztatzea, eskaera-orri normalizatua betetzea eta ondorengo dokumentazioarekin batera edozein Udal Erregistro Orokorretan aurkeztea.

Aurkeztu beharreko agiriak (* beharrezkoa):
  • Eskaera egiten duen pertsonaren NA-ren fotokopia*
  • Entitatearen estatutuak eta eratze-dataren ziurtagiria, dagokion Erregistro publikoaren zigiluarekin*
  • Entitateak Eusko Jaurlaritzako Erregistro Orokorrean edo beste erregistro publikoetan duen erregistro zenbakia*
  • Zuzendaritza-karguak betetzen dituzten pertsonen izenak*
  • Egoitza sozialaren helbidea*
  • Urte horretarako programatutako zerbitzu eta jardueren txosten laburra
  • Bazkide-kopuruaren ziurtagiria
  • Jarduera-lurraldea
  • Jarduera-sektore batera izendatuta egotea

Ondoren Herri Entitateen Erregistroan izena emateko eskabidea bete beharko duzu Udalaren Bulego Birtualean.

Ezagutu Inskribatutako Entitateak