Parkeek eta lorategiek biodibertsitate handiagoa badute, klima-aldaketari aurre egiten eta landare-espezieak eta animaliak babesten lagun dezakete. Horretarako, garrantzitsua da berdeguneak modu jasangarriagoan kudeatzea, adibidez, landaredia gehiago haztea eta bere zikloa osatzea utziz. Era berean, parkeak eta lorategiak osasungarriagoak izan daitezke pertsonentzat.
Horrelako parkeak eta lorategiak dituzten hiriek espazio osasungarriagoak eskaintzen dizkiete herritarrei (fisikoki eta mentalki).
(*) Hiri-biodibertsitatea hiri batean dauden organismo bizidunen eta horiek dauden sistema ekologikoen aniztasuna eta aldakortasuna da.