Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Haurdunaldi eta haziera taldeak / Grupos de embarazo y crianza - 0-5 urte: Haurren ongizatea oinarri




"0-5 URTE: HAURREN ONGIZATEA OINARRI" PROGRAMA

ZER DA?



Donostia Gazteriak Haurrentzako Atalean, 0-5 urte bitarteko haurrentzako eta familientzako eskaintza garatzen du 0-5 URTE: HAURREN ONGIZATEA OINARRI izeneko programaren bidez.

Gazteriak, 0-5 urte bitarteko haurren eta beren gurasoen beharrei erantzun nahi die programa honekin. Helburu bikoitza du:

- Batetik, haurrak gurasoekin batera egon ahal izateko espazio egokituak eta gidatuak eskaintzea.

- Eta bestetik, haurren hazieraren inguruan gurasoek dituzten beharrei erantzutea, formazio beharrak, zalantzak, kezkak partekatzeko espazioak eskaintzea.

Pertsonen garapenean berebiziko garrantzia duen adin zikloa dela baloratzen da. Eta beraz, programaren helburuak betetzeko, guraso zein haurrak akonpainatzeko proposamen bat eskaintzea erabaki dugu. Haurdunalditik umeak 5 urte egin arteko taldeak antolatu dira, berebiziko garrantzia duen fase hau ahalik eta asebetegarriena izan dadin guraso zein umeentzat.



URRIA 2023 - MAIATZA 2024

ZEIN MOTATAKO EKINTZAK GARATUKO DIRA?



1. Haurdunaldi eta haziera taldeak

Haurdunadi eta haziera taldeak:



Haurren ongizatea oinarri: Helburuak

Haurrak eta gurasoak elkarrekin egoteko prestatu den espazio zaindua eskainiko da.

Helburua, haurdunekin eta beren bikotekideekin (baldin badute), eta ume txikien gurasoekin, gurasotasunari buruzko ikuspegia zabaltzeko eta prozesu horri garrantzia emateko espazio bat sortzea da.

Ume txikien behar emozionalez eta guraso bihurtzeak berekin dakarren lan psikologikoaz hausnartu, eta, bide batez, guraso eta umearen arteko lotura indartu nahi genuke. Hau guztia xede bakar batekin, gurasotasuna bizipen osasungarria izan dadin eurentzat eta euren umearentzat. Bizitzen ari diren garai hau ahalik eta asebetegarriena izatea, ahalik eta betetasun eta ongizaterik handiena senti dezatela. Horretarako, taldeetan bi aditu daude dinamizatzaile gisa: Julene Armendariz Ezeiza, pedagogoa eta terapeuta perinatala eta Estitxu Fernandez Maritxalar, psikologa perinatala.



Taldeak honako adin tarte hauetan banatu dira: haurdunaldi taldea, 0-12 hilabete, 1-2 urte eta 3-5 urte.

Hurrengoa izango da antolaketa:

Datu-taula




IZEN EMATEA:

IZEN EMATE EPEA: Irailaren 15ean irekiko da, plazak bete arte. Ez dira onartuko irailaren 15a baino lehen jasotako izen emateak. Lehentasuna izango dute Donostian erroldatuak direnak.

IZENA NON EMAN eta INFO +:

hazierataldeak@gmail.com





PODCASTAK ETA BIDEO ELKARRIZKETAK








  • Esteka honetan gure elkarrizketen podcastak aurkituko dituzu: PODCASTAK
  • Bideo elkarrizketak (Irratsaio hau euskaraz emititu zen. Ez dago gaztelaniazko bertsiorik. Barkatu eragozpenak):

1. kapitulua: Haurdunaldi eta haziera taldeak: azalpen orokorra



2. kapitulua: Haurdunaldi eta haziera taldeak: haurdunaldia



3. kapitulua: Haurdunaldi eta haziera taldeak: 0-12 hilabete



4. kapitulua: Haurdunaldi eta haziera taldeak: 1-2 urte



5. kapitulua: Haurdunaldi eta haziera taldeak: 3-5 urte