Inprimatu
Whatsapp ikonoa

ZER DIRA HAURGUNEAK



Haurguneen bitartez, 0 eta 5 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek beraiekin jolastera joateko eskaerari erantzuna eman nahi zaio. Adinari egokitutako jolasteko gune eta material zehatza dute, eta bertan gurasoek beraien esperientziak, informazioa eta zalantzak parteka ditzakete.

Udaleko Gazteria atalak Intxhaurgune proiektua martxan jartzen eta bideratzen parte hartu du. Egitasmo honek proiektu pilotu izaera izan du gure hirian, eta beste auzoetan antzeko proiektuetarako erreferentzia izan da. 2014ko maiatzean martxan jartzen da Egihaurgune,Egia auzoko 0 eta 5 urte bitarteko haurrentzat eta beren gurasoentzat espazio ludiko bat .



INTXhaurgunea

IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) 2012an 0 eta 5 urte bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat gune bat sortu zuen eskolaz kanpoko eremuan. Intxaurrondoko Elkartegunea moldatu egin da Intxaurrondo Zaharreko familiek gune bat izan dezaten jolastera joateko eta beraien esperientziak, zalantzak, etab. beste guraso batzuekin batera partekatu ahal izateko.


ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera: 16:30-19:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00-13:00 // 16:30-19:30

Haurrak Intxhaurgunean jolasean ari dira


Parte hartu ahal izateko bazkide egin behar da eta urteko kuota bat ordaindu.
 
INFORMAZIO GEHIAGO:
       
INTXhaurgunea      
Lizardi, 25 -Elkartegunea
intxhaurgune@gmail.com
630 491733

EGIhaurgunea

Egia auzoko 0 eta 5 urte bitarteko haurrek eta beren gurasoek jolastera joateko espazio bat dute. Egiako Haurtxokoa, Atotxako dorre azpian, arratsaldez Haurtxoko (6-12 urte) izateaz gain, orain ere goizez Haurgunea da. Egihaurgune Haur Aisialdi Elkartearen eta Udaleko Gazteriaren ekimenez zerbitzu berri hau martxan jarri da, gurasoek beraien esperientziak partekatu ahal izateko; haurren heziketan lagungarria suertatuko den espazio bat izateko; eta harremanetarako eta auzoko dinamika bultzatuko duen espazio bat izateko.

ORDUTEGIA:
Asteartetik larunbatera: 9:30-12:00


Haurrak Egihaurgunean jolasten ari dira
 
Parte hartu ahal izateko bazkide egin behar da eta kuota bat ordaindu.

INFORMAZIO GEHIAGO:

EGIhaurgunea
689 789629
http://egihaurgunea.blogspot.com.es/