Inprimatu

Whatsapp ikonoa

Logotipoa 'lagunkoia - Donostia/San Sebastián amigable'

Laguntza Sare Komunitario bat sortzeko gizarte-diseinua




Aptes - Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea

APTES. Gizarte teknologia Sustatzeko Elkartea Donostiako Udalarekin elkarlanean ari da Laguntza Sare Komunitarioa diseinatzeko helburuarekin; Donostia Lagunkoiaren erronkarik zailenetako bat da, identifikatu egin behar direlako zein diren eragileak, nolako balioa espero den eta eskaintzen duten hori osatzen duten jarduerek, zein den balioa trukatzeko harremana eta abar. Gainera, hainbat ekimen abian jarri dira, bide bat urratu dute eta beharrezkoa da horiek sustatzen dituzten erakunde edo departamentuekin lan egitea, baina ez bakarrik horiek gal ez daitezen, baizik eta horien erabilera hobetzeko eta berriro aprobetxatzeko.

Donostiako Udaleko departamentu desberdinek, gizarte-eremuko entitateek, osasun arlokoek, hirugarren sektorekoek, enpresek, elkargo profesionalek, ikastetxeek..., azken batean, beren jardunaren bidez bizimodu komunitarioa indartzen eta ahultasun handieneko pertsonei laguntzen esku hartu nahi duten pertsona eta erakunde publiko nahiz pribatu guztiek egindako jarduerez elikatuko da Laguntza Sare Komunitario hori.

Aptes erakundeak prozesu horretan laguntzen du, Gizarte Diseinuko tresnetan dituen ezagupenak eta esperientzia eskainiz, planteamendu kontzeptual eta hezigarri baten bidez funtsean, elementu bereizgarri garrantzitsu ugari eskaintzen dituelarik.