Donostia Sustapenak hiriko ekonomia sustatzen du.Gainera, Donostiaren garapen sostengagarria ere sustatzen du udal baltzu horrek, berrikuntza, sareko lana, nazioartera irtetea eta espezializazio adimentsua erabilita.
Haren webgunean, hainbat informazio dator: ekintzaile/enpresentzako laguntzak, enplegua, bekak, lantegiak, ekitaldiak eta goraka ari diren beste sektore batzuei buruzko era guztietako edukiak (ikus-entzunezkoak, laguntzeko irtenbideak, ekonomia sostengagarria, surfa…).