Donostia Lagunkoia plan irekia eta dinamikoa da, proiektuak etengabe berraztertzen eta eguneratzen dituena eta urteko lan proposamenak ekintzen arteko lehentasunak ezatzen ditu, irizpide hauek aintzat hartuta:
Gauzatzean, adintsuen partaidetza aintzat hartzea (hainbat adintsurekin eta beste adin batzuetako pertsonekin batera landuak izatea).
Berehalako baliagarritasun eta eragina (adintsuei eta Udalari balio izatea); adintsuen ikuspegitik baliotsua izatea (ez dadila izan hirian lehenago beste ikuspegi batzuetatik egin diren analisi eta diagnostikoak errepikatzea).
Proiektu eragileak.
Emaitza zehatzak, ikusgarritasuna dutenak eta komunika daitezkeenak (aniztasunezko eta estereotipoen hausturazko irudia ematen laguntzea).
Gaien, formatuen, pertsona moten... kadentzia eta aniztasuna.
Kutsatze efektua eragin ahal izatea.
Oinarrizko lau ardatzak abiapuntu gisa hartuta, urteroko ekintza planak eraikitzen dira. Plan hauek urte bateko epean egingo diren ekimen zehatzak biltzen dituzte. Hala, bertan, ekintza hauek nork garatzen dituen, zein baliabide erabiltzen dituen eta zein epeetan egingo dituen bezalako gaiak zehazten dira.