Edukien erantzukizuna



www.donostia.eus ataria hiriaren webgune ofiziala da. Jasotzen dituen edukiak eta zerbitzuak interes orokorrekoak dira hirian bizi direnentzat, hiria ezagutu nahiz bisitatu nahi dutenentzat, eta gure hirian interesak dituzten edota beren jarduera aurrera eramateko toki egoki baten bila dabiltzan erakunde, profesional nahiz enpresentzat.

Web atari honek integratzen ditu Udalaren jarduera arlo guztietako gaikako eta sektorekako atariak, gure hiriari buruzko informazioa zabaldu eta komunikatzeko helburuarekin, bai eta herritarrek, erakundeek nahiz elkarteek parte hartzeko tresnak sustatu eta indartzeko ere.

Webgune honetan erabilgarri dauden tresnen bidez adierazitako iritziak, betiere, iritzi horiek ematen dituzten pertsonen erantzukizuna dira oso-osorik.

Donostiako Udalak ez du inolako bermerik ematen argitaratutako edukiei dagokienez. Horrenbestez, datu multzoak behar bezala kudeatzeko ahaleginak egin arren, ezin du ziurtatu datu multzo horiek osoak direnik, eguneratuta daudenik, zehatzak direnik edo etengabe eskuragarri izango direnik.

Donostiako Udalak ez du bere gain hartzen atarira sartzeko bidea ematen duten beste webgune batzuen legezkotasunaren erantzukizunik.

Donostiako Udalak beretzat gordetzen du webgunean aldaketak egiteko eskubidea, aldez aurretik abisurik eman gabe, bere informazioa eguneratuta edukitzeko. Hortaz, argitaratutako edukiak zabaldu, aldatu, zuzendu edo ezabatu ahal izango ditu, bai eta atariaren diseinua aldatu ere. Bertsio historia baten bidez ikusi ahal izango dira egindako aldaketak

Baten batek webgunearen edukia beste hedabide batzuen bitartez hedatzeko erabiltzen badu, nahitaez aipatu beharko du iturria, “Donostiako Udala” esaldia idatzita eta web honetako orri nagusirako esteka ere (http://www.donostia.eus) aipatuta.
.