Eskubideak


Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udalaren aurrean (Ijentea, 1, 20003 Donostia) datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, baita indarrean dagoen araudiaren arabera dituzten beste eskubideak baliatzeko ere. Bestela, www.donostia.eus Egoitza Elektronikoaren bidez ere balia ditzakete eskubide horiek.

Interesdunen eskubideak honako hauek dira:
  • Donostiako Udala interesdunen datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko eskubidea.
  • Beren datu pertsonaletara sartzea, eta datu okerrak zuzentzeko eskatzea edo, hala badagokio, ezabatzea eskatzea, besteak beste, datuak jaso ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean.
  • Honako hau eskatzea egoera jakin batzuetan:
    • Datuen tratamendua mugatzea; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko ditu datuak Udalak.
    • Datuak tratatzeari aurka egitea - kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, premiazko eta bidezko arrazoirik izan ezean–, edo erreklamazioak jartzea edo defendatzea. Horren barruan sartuko da banakako erabaki automatizatuetarako datuak tratatzea ere.

Zure eskubideak baliatzerakoan ez badizute behar bezala kasu egin, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz.

Datuen babeseko ordezkaria


Datu pertsonalen tratamenduari lotutako kontuetarako, Donostiako Udaleko datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, posta elektronikoaren bidez: