Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2023KO DIRU LAGUNTZEN DEIALDIA



DIRU LAGUNTZA HAUEN XEDE IZAN DAITEZKE


Haurren (0-5 eta 5-11), nerabeen (12-17 urte) edo/eta gazteen (18-30 urte) onura helburutzat duten proiektuak izan behar dute, edota beraien bizi baldintzak eta kalitatea nabarmen hobetzen duten proiektuak.

Diru laguntzak banatzeko hainbat irizpide dago: proiektua sortzeko ekimena eta garapena gazteena izatea, aurkeztu den proiektu pedagogikoa, jardueraren maiztasuna eta erregulartasuna, proiektuak duen erreferentzialtasuna eta bere ahalmen eraldatzaile eta berritzailea, udal ekipamendu eta zerbitzu gutxiago dituzten eremuetan proiektua garatzea, auzolana eta jarduera koordinatuak, berdintasun jarduerak eta euskara sustatzen dutenak.

NOIZ?


Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 28ra arte.


2023ko OINARRI OROKORRAK ETA BEREZIAK


Eskura itzazu oinarri orokorrak
Eskura itzazu oinarri bereziak




ON LINE ESKAERA


Elkarteei Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea

Herri Administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 2015/39 legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, Diru laguntza deialdiko oinarrietako 3. atalean aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.

Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da,
2015/39 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.


EBAZPENA



Justifikatzeko azken eguna
  • 2024ko urtarrilaren 31a baino lehen aurkeztu beharko da.