Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Gazteriak antolatuko du ekitaldia, eta Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntza izango du aurtengo edizioan.

Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta kultura-jarduerak bultzatu horrela.

Gazteen Antzerki Topaketak aukera paregabea eskaintzen du parte hartzaileek beren antzezlanak modu profesional batean gauzatzeko, hirian ezagunak diren agertoki apropos eta egokietan.

Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu, haien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita haien kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere.

Aurten, 35. edizioa egingo du Topaketak, eta erakutsi nahi da antzerkiak eta gazteek bizirik jarraitzen dutela, eta gazte jendeak harrera ona egiten diola antzerkiari gure hirian.

Taldeen parte-hartzea sustatu eta elkar ezagutzeko, amaiera-ekitaldi bat ere antolatu da; eta, hala, sari ematea eta festa izango dira ekainaren 15ean.

Deialdia hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei zabaldu nahi diegu parte hartzeko gonbita egiteko. XXXV. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartu nahi duten taldeek eskaera inprimakia bete beharko dute, antzezlanaren argazki adierazgarri batekin batera, eta 2024ko martxoaren 11 baino lehen gazteria@donostia.eus posta elektronikora bidali.

Deialdian parte hartu ahal izateko, taldeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

•Talde ez-profesionala izatea.
•Aktoreen adina 14 eta 30 urte artekoa izatea.
•Lehentasuna emango zaie Donostiako ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independenteei (zentro batekin lotura ez dutenak); azken horien kasuan, taldeko partaideen %50ak, gutxienez, hirian erroldatuta egon beharko dute.
•Euskararen erabilera aintzat hartuko da.

Talde hauek mota askotakoak direla eta bukaeran sari batzuk banatzen direla kontuan izanda, 2 kategoria bereizi dira adinaren arabera.

- Junior kategoria: 14-18 urte bitarteko parte-hartzaileak.
- Senior kategoria: 18-30 urte bitarteko parte-hartzaileak.

Antzezlan hauek 6 agertokitan taularatuko dira.

Donostia Kulturaren lankidetzari esker, Antzoki Zaharra, Victoria Eugeniako Klub Aretoa, Gazteszena (Egia Kultur Etxea) eta Lugaritz Kultur Etxea izango dira.

Bosgarren agertokia, Kontadores Gazte Zentroa izango da, gure hirian gazteen kultur sormenerako eta sustapenerako erreferentzia den tokietako bat.

Eta Kutxa Fundazioa-en parte-hartzeari esker, Kutxa Fundazioa Kluba izango da aurtengo seigarren agertokia.

Aurkeztutako antzezlanak epaituko dituzten 3 aktore gazteak hauek izango dira aurten:

Epaimahaikideak:
- Maria Blanco
- Luix Mitxelena
- Arnatz Puertas

Haien esku izango da Topaketaren amaieran banatuko diren sariak erabakitzea. Kategoria bakoitzean sari hauek partituko dira: (Juniorra eta seniorra)

Obra onenari: Berriro antzezteko aukera + Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
Talde artistiko onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
Taularatze onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.

Sari osagarri moduan, kategoriako irabazle guztiek trebakuntza jasoko dute, profesional talde batek eskainia.

Sari banaketa ekainaren 15ean izango da.

Sari horiez gainera, talde guztiek izango dute dirulaguntza txiki bat, materiala erosteko, ekipo osagarriak alokatzeko eta abarretarako gastuak ordaindu ahal izateko.

Bestalde, antzezlan guztiak bideoz grabatuko ditu profesional batek, eta talde bakoitzari haren antzezlanaren bideoaren kopia bat emango zaio. Talde bakoitzak bere antzezlanaren kartela izango du aurten. Material horrek taldearen sustapena egiteko balio izan dezake.

Informazio guztia webgune hauetan begiratu daiteke:
www.donostia.eus/gazteria eta Gazteriaren sare sozialak (@Dss Gazteria).

Erlazionaturiko dokumentuak