Inprimatu
Whatsapp ikonoa
'Donostia Gaztea' ezkerreko panelean eta pertsona batzuen argazkia eskuinekoan

Areto lagapena


KONTADORES Areto lagapena


Gela huts handi eta zuri baten argazkia
Ahulkiz inguratutako mahai eta arbela bat duen gela baten argazkia
Kontadores-en gelak uzten dizkizugu ekintza desberdinak burutu ditzazun: dantza entseguak, bilerak,…

Begirada bat bota eskaintzen dizugunari eta zure beharretara gehien egokitzen dena aukera ezazu, gero eskaera besterik ez duzu egin beharko.






Kontsultatu :


Hurrengo loturetan aretoak eskatzeko formularioa eta aretoen doako lagapena zehazten duen araudia aurkitu ditzakezu:
Areto lagapena doakoa izateko eskatzen diren ezaugarrietan sartzen ez diren kasuetarako, Kontadoreseko aretoak alokatzeko aukera dago. Hurrengo dokumentuan alokairu horietarako prezio publikoak aurkitu ditzazkezu:
Ordenagailuak erabiltzen ari diren ikasleak gela batean
Ikasle talde bat mahainguru batean hitz egiten ari da

















ETXARRIENE Areto lagapena



Etxarrienen gelak lagatzen dizkizugu zure ekimenak aurrera eramateko: bilerak, entseguak,...

Etxarrienek 60 lagunentzat prestaturiko areto nagusi bat du, ikusentzunezko materiala duena, eta erakusketa, ziklo eta konferentzia, musika, dantza, antzerki eta formatu txikiko arte emanaldiak ere izan ditzazkeena. Areto honetaz gain, zentruak hiru tailer ditu, horietako bat bereziki insonorizatua. Areto hauetan, arte plastiko, artisautza, antzerkia, dantza eta bestelako interes orokorreko jarduerak antolatuko dira. Jarduera hauek haur, gazte nahiz helduei zuzendutakoak izango dira. Horrez gain, areto hauek auzo nahiz hiriko elkarte, talde eta kolektiboak biltzeko eta beren jarduerak burutzeko ere erabil daitezke.

Bota begirada bat eskeintzen dizugunera eta aukeratu zure beharretara gehien moldatzen den gela, eta gero zure eskaera helaraztea bakarrik faltako zaizu.

Kontsultatu aretoen ezaugarriak:

Hurrengo loturetan aretoak eskatzeko formularioa eta aretoen doako lagapena zehazten duen araudia aurkitu ditzakezu:

Areto lagapena doakoa izateko eskatzen diren ezaugarrietan sartzen ez diren kasuetarako, Etxarrieneko aretoak alokatzeko aukera dago. Hurrengo dokumentuan alokairu horietarako prezio publikoak aurkitu ditzazkezu:

Gazteria eta Aterpetxeak Atalak eta Donostia Kulturak, Loiola Kultur Etxearen bitartez, beste batzuen artean, ikastaro eta tailerrak antolatuko dituzte zentro honetan. 

Mahai bati begira dauden ahulki asko dituen hitzaldi gela baten argazkia
Bilera gela bateko ahulkiz inguratutako mahai baten argazkia